Karbonoa elementu kimiko bat da. Bere sinboloa C da, bere atomo-zenbakia 6 da eta elementu ez-metalikoa da. Bi isotopo egonkor ditu 12C eta 13C. Elementu hau antzinatik ezaguna da eta kimika organikaren oinarria da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karbonoa, presio eta temperatura normaletan, solido-egoeran egoten da (ikatza eta diamantea). Hala ere gas-egoeran aurki daiteke bi oxigeno molekulekin elkartzen denean ( CO2 ) adibidez. Karbonoa unibertsoko 4. elementu ugariena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karbonoa historiaurrean aurkitu zen eta antzinaroan ere ezaguna zen. Newtonek 1704an, diamantea erregaia izan zitekeela sumatu zuen, baina ez zen diamante bat erre 1772ra arte. Archibald Scottek egitura eta lotura berri bat proposatu zuen kimika organikoan, non karbono atomoak beste karbono atomo batzuekin lotzeko aukera duen kate luzeak osatuz.
Aplikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karbonoaren erabilera hedatuena hidrokarburoen osagai gisa da, batez ere erregai fosiletan, hala nola petrolioa, gasolinak eta olioak ekoizteko, baina plastikoak ekoizteko lehengai gisa edo energia-iturri garbiena den gas naturalen osagai gisa ere erabiltzen da.
Segurtasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karbono-konposatu batzuk toxikotasun-maila handia dute. Oso toxikoak dira ugaztunentzat eta horien artean pertsonentzat. Metano eta etino gasak, adibidez, lehergarriak dira airea dagoenean. Bestalde, beste konposatu asko ez dira toxikoak, bizitzarako funtsezkoak baizik.