Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Karraspio begiubela ur gaziko arrain bat da. Europako kostaldean bizi dena.

Euskaraz Karraspio begiubel deitzen zaio, baina bere izen zientifikoa Symphodus melops da.

Karraspio begiubelaren marrazkia, arra (goian) eta emea (behean)

15-20 cm neurtzen duen arraina da eta 9 urtez bizi daiteke. Kolorez betetako gorputza du, haren kolorea ur motaren eta adinaren araberakoa da. Emeak marroi-berdexka kolorea dute eta arrak berdea. Bizkarraldean hegats bakarra du eta arantza ugari ditu.

Buruak gorputza baino altuera txikiagoa du.

Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdeko kostaldean aurkitu daitezke batez ere.

Karraspio begiubela

Karraspioak talde txikietan elkartzen dira itsas hondotik gertu. Bertan aurkitzen dituen krustazeo eta molusku txikiak jaten dituzte, bai eta itsas zizareak ere.

Udaberriaren amaieran edo uda hasieran gertatzen da ugalketa. Bi ugalketa desberdin egiten dituzte:

  • Arrak ur azpiko arroken artean katilu itxurako kabia egiten du eta algekin apaintzen du emea erakartzeko.
  • Beste ar batzuek emearen itxura hartzen dute, itxura hori emeen inguruan ibiltzeko aprobetxatzen dute ugalketa egiteko.


   Ba al dakizu   
Karraspioa ur-azpiko algetan ezkutatuta bizi da.