Txikipedia:Kattalin Miner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kattalin Miner idazlea.

Kattalin Miner Perez (Hernani, Gipuzkoa, 1988ko urriaren 9a) gipuzkoar kazetari, idazle eta ekintzaile feminista da.

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziaduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Literatura Konparatuan masterduna da. Horrez gain, Gizon eta Emakumeen Berdintasuneko masterra egin zuen EHUn.

2015ean Igartza Saria irabazi zuen Kafe beteak izenburuko eleberri proiektuagatik, baina 2017an eleberria argitaratu zenean Nola heldu naiz ni honaino izenburua jaso zuen.

Euskal hedabideetan kolaborazioak egin izan ditu: Berria, Naiz eta Argian besteak beste.


Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017)