Txikipedia:Klasto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klastoak dituen harria

Klasto bat arroka, fosil edo mineral baten edozein tamainako zatia da.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean eragile geologikoek eratzen dituzte klastoak, arrokak meteorizatzen doazen bitartean. Arrokak kanpo ingurunearekin konektatuta dauden momentuetan hausturak edo mineralen eraldaketa kimikoak jasan ditzakete; ondorioz, klastoak askatuz. Denborarekin arrokak desegin egingo dira klastoetan zatituta gelditu arte.

Arrokek jasaten duten meteorizazio kimiko, mekaniko edo biologikoak klastoak eratzean, eragile geomorfologikoen bitartez garraiatuak izaten dira. Esaterako, glaziarrak, grabitatea, ur-korronteak eta haizea. Grabitateak klasto hauek maldan behera higiaraz ditzake, malda malkartsua bada, klasto handiagoak garraiatu ahal izango ditu. Hala ere, beste eragile geomorfologikoek parte hartu behar dute maldaren amaieratik aurrera.

Adibide bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka batetik ateratako klasto bat aldapa baten beheko punturaino higiarazi du grabitateak. Ondoren, erreka batera erori da eta errekak ur-korronteen bidez garraiatuko du eta kolpeen ondorioz, higatzen joango da, hau da, borobiltzen. Azkenik, errekak klastoa garraiatzeko indarra galduko du eta harria ez da gehiago higituko.