Wikipedia, Entziklopedia askea

Klorofila

Landare baten ikuspegi mikroskopiko honetan ikusten diren puntu berdeak klorofila dira.

Klorofila landareetan dagoen molekula bat da, eguzkiaren energia jasotzen duena.
Klorofila funtsezkoa da landareek fotosintesia egin dezaten.
Klorofila orlegia izaten da. Horrexegatik dute kolore orlegi edo berdea landareetako hostoek.
Udazkena iristean, landare askotan klorofila deskonposatu egiten da; horregatik, hostoek galdu egiten dute kolore orlegia, eta horixkak, gorrixkak edo marroixkak bihurtzen dira.
Klorofila-molekula karbonoz eta hidrogenoz osatuta dago batez ere.