Wikipedia, Entziklopedia askea

Koilarak, sukaldeko tresnak izateaz gain, idiofonoen familiako soinu-tresnak dira.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezpelezko bi koilara.

Metalezkoak erabili izan badira ere, musika egiteko ohikoenak zurezko bi koilara arrunt izaten dira. Hots egokia lortzeko, ezpelezkoak izaten dira maiz.

Nola jotzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi koilarak bata bestearen parean eta elkarri bizkarra emanez esku batean harturik, hatz erakuslea bien artean jarririk, izterraren eta gainean jarritako beste eskuaren kontra joaz eta astinduz jotzen dira.

Koilarak euskal herri-musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koilarak perkusio tresna gisa kantua erritmikoki laguntzeko erabiliak izan dira, bereziki mahaiaren inguruan ematen diren festetan. Gipuzkoan eta Araban ezagutu ditugu koilara jole trebeak.