Wikipedia, Entziklopedia askea

Ranunculus generoak 60 espezie desberdin baino gehiago ditu Iberiar Penintsulan. Identifikatzeko errezenetariko bat Ranunculus ficaria da. Hau hezeguneetan, basoetan, belardietan, ibaiertzeko basoetan, erreka bazterretan eta erreketan bizi daiteke, eta ez du lurzoruaren konposizio kimikoarekiko menpekotasunik. Beste generoetatik desberdintzeko kontutan hartu beharreko ezaugarriak: hosto kordatuak ditu, loreek hiru sepalo eta 7-14 petalo hori eduki ditzakete.

Behar ekologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argia: itzala gustukoa du.

Tenperatura: Bero ertaina, batez ere mendi-eremuetan. Ez ditu izozteak edo muturreko tenperaturak onartzen.

Hezetasuna: Lurzoru lehor zein hezeetan hazi daiteke.

Azidotasuna: Lurzorua basikoetan hazten da; pH 5,5 - 8;

Nitrogenoa:  Nitrogenoan aberatsak diren lurzoruak  gustukoak ditu batez ere.

Beste hizkuntzetan izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelera: Ficaria, celidonia menor, escrofularia menor, hierba centella menor, hierba de las almorranas.

Ingelera: Lesser Celandine - Pilewort, Fig buttercup.

Portugesa: Erva-das-hemorróidas, celidónia-menor, ficária.

Galiziera: herba das almorranas.

Katalana: Ficária, gatassa, morro de porc.