Iberiar penintsula
Iberiar penintsula | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mulhacén |
Azalera | 596.740 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 40°14′24″N 4°14′21″W / 40.24°N 4.2392°W40°14′24″N 4°14′21″W / 40.24°N 4.2392°W |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa Mediterraneoa |
Leku geografikoa | Europa |
Iberiar penintsula[1] Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Iberiar penintsulan daude Espainiaren eta Portugalen zati handiena (badituzte zenbait lurralde penintsulaz kanpo), Andorra osoa, Gibraltar osoa, eta Frantziako hegoaldeko zati txiki bat.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erdi-uharte izanda, itsasoz inguratua dago ia alde guztietatik: iparraldean Bizkaiko golkoa, mendebalde-hegoaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialde-hegoaldean Mediterraneoa daude. Europara Pirinioek lotzen dute.
582.925 kilometro karratu ditu penintsulak.
Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.
Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mulhacen (Granada): 3.482 m.
- Aneto (Huesca): 3.404 m.
- Veleta (Granada): 3.392 m.
- Posets (Huesca): 3.375 m.
- Monte Perdido (Huesca): 3.355 m.
Lurmuturrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldeko muturra Estaca de Bares (Coruña) da, eta ipar-ekialdeko bazterrean, Creuseko lurmuturra dugu (Girona). Hego-ekialdean, Gata (Almeria). Hegoaldean, Gibraltarko itsasartea mugatzen duen Tarifa (Cadiz), hegoaldeen dagoen Europako puntua dena. Hego-mendebaldean, azkenik, Sao Vicente (Algarve) dugu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztelania eta portugesa dira hizkuntza mintzatuenak, eta penintsulatik kanpo nabarmenki hedatu dira, Espainiar Inperioak eta Portugaldar Inperioak munduan barreiatuta. Hirugarren mintzatuena katalana da, eta horren ondoren galiziera eta euskara ditugu. Badira beste hizkuntza gutxitu batzuk, hala nola asturiera, aragoiera eta aranera, besteak beste.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-11-01).