Txikipedia:Kriskitin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kriskitin egitea eskuko hatzekin klaska hotsa egitea da. Kriskitin egitean, hatzak idiofonoen familiako soinu-tresnak direla esan dezakegu.

Nola egiten da kriskitin?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hatz lodiaren kontra beste lauak indarrez pultsatuz, libratzerakoan gogor jotzen dute esku-azpia, errepike bat eginez.

Kriskitinak euskal dantzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fandangoa zein arin-arina dantzatzerakoan, dantzariek erritmoa markatzeko eskuko hatzekin kastainetak imitatuz hotsa ematen dute.