Hatz
Hatzak | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte |
gorputza Gorputz-adarra |
Identifikadoreak | |
Latinez | Digiti manus |
Terminologia anatomikoa |
Hatzak (hatzarrarrak ere deituak) giza-eskuen mutur artikulatuak dira. Oinetakoak behatzak dira.
Zenbait animaliak ere hatzak dituzte, hala nola, primate eta tetrapodoek.
Giza hatzen anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizakiek bost hatz dituzte eskuko:
- erpurua, hatz lodi edo handia, gauzak hartzeko ezinbestekoa
- hatz erakuslea
- hatz luzea edo erdikoa
- hatz nagia edo eraztun hatza, kultura batzuetan ezkontza eraztuna darama
- hatz txikia, txikiena
Hatz eta behatzak I eta V artean zenbakitzen dira (zenbaki erromatarrekin), erpurutik (edo behatz loditik) hasita.
Hatz bakoitzak hiru falange ditu, erpuruak izan ezik, bakarrik bi baititu. Hiru hauek falangea, falangina eta falangeta dira, ahurretik hatz-puntetaraino.
Azken honetan hazten da azazkala. Falange honek nerbio ugari ditu, eta hortaz sentsibilitate handia du, batez ere hatz-mamian. Hatz-markak sortzen dituzten ximur txikiek ukimenenean funtzio handitzaile dute. Hatz-puntetako azalak zerbait ukitzean, ximur hauek mikro-bibrazioak eragiten dituzte, nerbio-sistemak sumatu eta garunak interpretatzen dituenak[1].
Erpuruaren baliokidea-edo oinean behatz lodia da.
Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hau da hatzen sortze ordena, umekiaren garapenean: nagia, txikia, luzea, erakuslea eta, azkena, erpurua.
Hatzek ez dute giharrik. Tendoien bidez mugitzen dira, besoan kokatutako giharrei lotuak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Scheibert et al. The Role of Fingerprints in the Coding of Tactile Information Probed with a Biomimetic Sensor ; Science, doi:10.1126/science.1166467, 2009
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hatzak | ||
---|---|---|
|
![]() |
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |