Wikipedia, Entziklopedia askea

Kulturismo

Arnold Schwarzenegger, urrezko erako kulturista famatuena.

Kulturismoa edo gorpuzgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer da kulturismoa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturismoa edo gorpuzgintza ariketa fisiko intentso batean oinarritutako kirol bat da, nagusiki denbora labur batean zure gorputza estimulu intentsu batean oinarritzen da (anaerobiko), orokorrean gimnasio batean norberaren giharrak moldatzea eta haztea lortzeko pisuekin eginiko ariketak burutzean datza. Kulturismoan jarduten direnei kulturista edo gorpuzgile esaten zaie.

Gimnasioetan burutzen den jarduera bat da, gihar sendo eta nabarmenak lortzeko asmoz, bai eta ahal den muskuluen nabermentze eta simetria handienarekin. Giharrak hazteko jarduerari gihar-moldaketa edo muskulazio ere deitzen zaio, baina kulturismoak ez bezala, gihar-moldaketan jarrerak hartzea ez da nahitaezkoa, eta gorputz-erakustaldiak ez dira kirolaren helburu.

Kulturismoa pisu-jasotze eta atletismo kiroletatik ezberdina da. Zenbait herrialdetan oraindik ere ez da kiroltzat hartzen.

Nor izan zen aitzindaria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eugen Sandow, gorpuzgintzaren aita.

Gaur egungo kulturismaaren aitzindaritzat Eugen Sandow kulturista jotzen da, jendaurreko muskulazio-erakustaldiak burutzen lehenbizikoa bera izan baitzen. Gorputz-atalen proportzioen inguruan greziar ideala aldezten zuen, eta, gainera, muskulazio-ariketak burutzeko makina edo ekipoak sortzen eta asmatzen lehenbizikoetakoa izan zen.

   Ba al dakizu   
Orain arte, klturismo konpetenzia gehien irabazi dituen kulturista Ronnie Coleman da. Berak, zortzi bider irabazi du kulturismoan dagoen konpetentziarik garrantzitsuena, Mr. Olympia.