Wikipedia, Entziklopedia askea

Ariketa fisiko

Ariketa fisikoaren laguntzaz gorputz oso malgua izatera iristen dira pertsona batzuk

Ariketa fisikoa mugimenduaren bidez gorputza osasuntsu mantentzeko modu bat da. Jende gehienak ariketa fisikoa denbora librean praktikatzen du. Beste batzuek, ordea, lanean egin behar izaten dute ariketa fisikoa. Ariketa fisikoa egiteko erarik ezagunena kirola praktikatzea da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariketa-mota nagusienak ariketa aerobikoa eta anaerobikoa dira. Futbola edo saskibaloia, esaterako, ariketa egiteko era itzelak dira, bi mota horiek konbinatzen dituzte eta.

  • Ariketa aerobikoa denbora jakin bat irauten duen mugimendu energetikoa da. Ariketa aerobikoan, gorputzak oxigenoa azukrearekin konbinatzen du energia gehiago lortzeko. Birikek eta bihotzak lan handiago egiten dute oxigeno gehigarria eskuratzeko. Igeriketa, bizikletan ibiltzea, lasterketa eta ibilaldi azkarra dira ariketa aerobikoaren adibide batzuk.
  • Ariketa anaerobikoan mugimendu-saio bizia atsedenaldi batekin konbinatzen da. Ariketa anaerobikoan, muskuluek gorputzak oxigenoarekin sortu dezakeena baino energia gehiago behar dute. Ariketaren ostean, ezin izaten dugu arnasarik hartu, muskuluek oxigenorik gabe egin dutelako lana. Ariketa anaerobikoen adibide batzuk dira, besteak beste, pisuak altxatzea, saltoak edo esprintak egitea.

Zergatik da ona?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariketa egiteak eragin ona du gorputzeko atal guztietan: oreka eta koordinazioa hobetzen ditu; postura ere hobetzen du, baita gorputzaren deskantsatzeko postura ere. Ariketa egiteak bihotza indartzen du eta birikei oxigenoa hartzeko gaitasun handiagoa ematen dio. Ariketarekin hezurrak eta muskuluak indartu egiten dira, eta gorputz osoa indartzen eta bizkortzen da.

Horretaz gain, ariketa fisikoak hobeto egoten laguntzen digu. Ariketa fisikoa egiten dugunean jarrera positiboagoa eta hobea izaten dugu.