Txikipedia:Laino

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lainoa edo lanbroa lurretik gertu dagoen hodeia da. Lurrazalaren edo urazalaren gainean lurruna sortzen duen fenomeno meteorologikoa, belainoa sartzen denean, ikusgaitasuna galdu egiten da. Lurretik gertu dagoen lainoari behe-lainoa deitzen zaio.

Nola sortu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lainoa normalean lurzoruaren hezetasuna lurruntzeak sortzen du, eta aire hezearen igoera eragiten du honek.

Hitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lainoa da euskara batuan erabili beharreko hitza, nahiz eta beste euskalki eta eskualdearen arabera beste era batzuetara esan. Euskalki batzuetan, gipuzkoeraz batez ere, laino erabili izan da hodeiak izendatzeko, eta hortaz, testu batzuetan bien arteko nahasketa ikusten da; horregatik, batzuetan behe-laino erabiltzen da biak desberdintzeko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra ukitzen ari den hodei gisa definitu ohi da askotan lainoa; izan ere, itxura bera dute lainoek eta hodeiek, nahiz eta ez diren era eta leku berean sortzen. Lainoak egun gutxi batzuk irauten ditu eta, intentsitate handiko gertaera izaten da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motak
Irradiazio lainoa Haize lainoa Prezipitazio lainoa
Lurrun lainoa Haran lainoa Izotz lainoa