Wikipedia, Entziklopedia askea

Laugarren sektore

Eduki-taula

Ikertzaile bat lanean.

Ekonomiako laugarren sektorea informazio-zerbitzuak ematen dituzten industriek osatzen dutena da; zerbitzu horiek informatikarekin, informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin, aholkularitza (enpresentzako aholkularitza) eta ikerketarekin eta berrikuntza teknologiko, sozial eta kulturalarekin izaten dute zerikusia, bereziki zientziaren esparruan.

Sektore hau ezagutzan dago oinarritua, eta lanesku ondo prestatua eta gaitua eskatzen du. Horregatik bereizi da hirugarren sektoretik, lehenago bertan sartuta baitzegoen; laugarren sektorea bereizteko arrazoia da zerbitzu intelektualak aparteko sektore bat justifikatzeko bezain desberdinak direla. Sektore hau Herrialde garatu eta ekonomikoki aurreratuenetan aurkitzen da batez ere, punta-puntako teknologia eta espezializazio eta prestakuntza handiko laneskua behar baititu.

Laugarren sektorean, enpresek hedapen handiagoa ziurtatzeko inbertitzen dute; inbertsioaren etekin edo errentagarritasun handiagoak sortzeko modu gisa ikusten da. Ikerketaren helburua kostuak murriztea, ideia berritzaileak sortzea, ekoizpen eta fabrikazio metodo berriak aurkitzea izaten da ikerketa, besteak beste. Industria askorentzat, industria farmazeutikoarentzat esaterako, sektore hau da baliotsuena, etorkizuneko produktuak sortzeko balio baitu, enpresaren garapenean negozio-ildo berriak irekiz.

Laugarren sektoreak ez du berez aberastasunik sortzen, baina aurreko hiru sektoreen eraginkortasuna hobetu dezake. Adibidez, baliabide gutxiago erabiliz arrain gehiago harrapatzea ahalbidetuko duen arrantza-metodo berri bat garatu daiteke, produkturen bat kostu txikiagoan saltzea ahalbidetuko dion metodo berri bat garatu daiteke, eta produktu horren banaketa merkeagoa egingo duen logistika-eredu berri bat sor daiteke.