Laukizuzena paralelogramo mota bat da, lauki bat zehazki, ondoko propietateak dituena:
Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ABCD laukizuzenean,
- Lau angeluak zuzenak dira.
- Aurrez aurreko aldeak paraleloak eta luzera berdinekoak dira: AB = DC eta AD = BC.
- Bi diagonalak berdinak dira: AC = DB.
Perimetroa eta azalera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- AB eta DC aldeek 8 cm badituzte, eta
- AD eta BC aldeek 4 cm badituzte,
Perimetroa: (8 + 4) x 2 = 24 cm.
Azalera: (8 x 4) = 32 cm².