Txikipedia:Lazkao Txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lazkao Txikiren argazkia

Lazkao Txiki (1926-1993) Gipuzoako bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkaoko Abaliñe baserrian. Gazte-gaztetatik gustatu izan zitzaion bertso mundua. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori kantatzen zuen bertso askotan. Oso naturazalea zen, txikitatik naturan ibilia baitzen, eta oso umezalea zen ere. Lan asko egin zituen bere bizitzan zehar: baserritar, igeltsero, galdaketako langile, pentsu saltzaile...

Bertsolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lazkao Txikik 1943an, hamazazpi urterekin, kantatu zuen lehen aldiz plazan, Basarri eta Saiburu bertso lagun zituela. Ordutik, plazetan gelditu gabe kantari ibili zen. Basarri, Zepai, Mitxelena, Uztapide, Xalbador, Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen askotan. 1997an ETB telesailak Lazkao Txikiren marrazki bizidunak atera zituzten. Serieak 76 kapitulu izan zituen.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an ETB telesailak Lazkao Txikiren marrazki bizidunak atera zituzten. Serieak 76 kapitulu izan zituen.

Bertsolari Txapelketa Nagusia:

-Txapeldun ordea (1): 1965.

-Laugarrena (2): 1962, 1967.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:

-Txapelduna (1): 1964.

-Bigarrena (1): 1962.