Txikipedia:Lazkaoko Beneditarren Fundazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fundazioa 2011n sortu zen eta hiru kide ditu: Lazkaoko Beneditarrak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lazkaoko Udala. Juan Jose Agirre monje beneditarra da fundazioko zuzendaria, eta Lazkaoko Beneditarren priore Rufino Mujika, lehendakaria.

Fundazioaren helburua da Juan Jose Agirrek 1970eko hamarkadatik hona bildutako aldizkariak, artxiboak eta orotariko bildumak (kartelak, pegatinak…) babestea, eta egindako lan horri jarraipena ematea.

Fundazioaren egoitza Lazkaon dago, Elosegi kaleko 27. zenbakian, Beneditarren Monasterioaren alboan.