Txikipedia:Libreville
Libreville Gaboneko hiriburua eta Estuaireko probintzia da eta 703 940 biztanle[1] ditu. Gineako golkoaren ertzean dago. 1843an sortu zen, Estatu Batuetako esklabo askatuek hiri honetara migratu zuten 1848an, lekuari Libreville izena jarriz.
HISTORIA:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libreville eremua europarrek aurkitu zuten 1472an, portugaldar nabigatzaileek, hain zuzen ere,Libreville Frantziako Afrika Ekuatoreko portu nagusia izan zen 1934 eta 1946 artean, eta Gaboneko guduaren portu nagusia izan zen 1940an, Bigarren Mundu Gerran.
KLIMA:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaboneko beste leku batzuetan ez bezala, Librevillek klima epela du, 25.9°C-ko bataz bestekoarekin. Oso ohikoa da urte osoan euria egitea. Urte osoan zehar, bere bataz besteko tenperatura maximoa 28.6°C-ko da, aldiz, tenperatura minimoen batazbestekoa 23.3°C-koa da.
GEOGRAFIA:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldetik hegoaldera, Librevilleko leku garrantzitsuenak Batterie IV, Quartier Louis, Mont-Bouët eta Nombakélé, Glass, Oloumi eta Lalala dira. Komo ibaiak hiria zeharkatzen du eta ozeanoan amaitzen da. Ibai hau energia kantitante handiak sortzeko erabiltzen da.
GARRAIOA:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Léon-Mba Nazioarteko Aireportua Gabongo aireportu nagusia da eta hiritik iparraldera 11 kilometro dago.
Taxiak dira garraio publiko erabilenak Librevillen.
HIZKUNTZA:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantsesa Gabongo hizkuntza ofiziala den arren, Librevillen hitz egiten diren hizkuntzak Librevilleko herri indigenetakoak dira, batez ere, omyenè hizkuntza (mpongwè aldaera), sekiani hizkuntza, l 'estuaire fang (mekè aldaerak), еy okak), benga eta akélé hizkuntza. Gabon barnealdeko herrietako hizkuntzak Gaboneko hiriburuan ere finkatu ziren, yipunu, inzebi, teke eta kota, besteak beste eta azkenik frantsesa.
EKONOMIA:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libreville Afrika Erdiko azpieskualdeko egur merkataritza gune garrantzitsu bat ere bada, okume egurrarena batez ere. Mont-Bouët-en herrialdeko merkaturik handiena da, ehunka merkatarirekin. Bi hipermerkatu handi ere badaude, bata Mbolo izenekoa eta Géant CKDO.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Libreville» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).