Txikipedia:Ligiko zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ligiko zubia edo laminaren zubia Zuberoako Ligi-Atherei udalerrian kokatutako Ligi herrian dagoen zubi bat da. Uhaitzandi ibaia zeharkatzen du. Larraine eta Santa Graziko uhaitzek bat egiten duten tokitik behera kokatzen da. Erdi Aroan eraiki bazuten ere, XIX. mendean berreraikitze lan handia egin zioten. Eraikin honen inguruan, euskal mitologian eta bereziki Zuberoako udalerrietan kondaira bat badago, eta honek baditu hainbat aldaera edo bertsio.