Wikipedia, Entziklopedia askea

Logela Arlesen

Vincent Van Gogh, Logela Arlesen (1888).

Logela Arlesen margolana Vincent Van Gogh pintoreak margotu zuen 1888. urtean, Frantziako Arles herrian, eta horregatik izendatu zuen horrela. Van Goghek hiru koadro berdin egin zituen, lehenengoa Amsterdameko Van Gogh museoan dago, bigarrena Chicagoko Art institute-an dago, eta hirugarrena Parisko Orsay museoan.

Vincent Van Gogh Herbehereetako Zundert herrian jaio zen, 1853ko martxoaren 30ean. 37 urterekin hil zuen bere burua, pistola batez.

Pintatzen 27 urterekin hasi zen, eta gerora gutxi gorabehera 900 koadro egin zituen. Gainera, bere anaia Theo oso lagungarria izan zen berarentzat. Vincent Van Gogh-ren gurasoak Theodorus Van Gogh eta Anna cornelia Carbentus izan ziren.

Artelanari erreparatzen badiogu, Van Gogh-en logela ateratzen da eta gehien ikusten den objektua ohea da. Baita ere, bi aulki eta mahai txiki bat dago, eta ohearen atzean leiho handi bat ikusten da. Gainera, mahaiaren gainean objektu txiki batzuk ikus daitezke. Paretetan ere koadro batzuk ikusten dira.