Wikipedia, Entziklopedia askea

Lotura kimiko

Lotura kimikoa atomoen eta molekulen artean sortzen den erakarpen-indarra da, eta lotura horrek egonkortasuna ematen die konposatu kimiko diatomikoei eta poliatomikoei. Horregatik, molekulak energia gutxiago du barneko atomoek aske daudenean izango luketena baino.

Lotura kimikoen sendotasuna ez da beti bera. Lotura sendoenak hauexek dira: lotura kobalenteak, lotura ionikoak eta metalikoak. Hiru lotura kimiko horien bitartez, molekulak, kristalak, metalak eta gas diatomikoak osatzen dira.

Hiru lotura motak: kobalentea, ionikoa eta metalikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lotura kobalentea: atomoek elektroiak partekatzen dituzte.
  • Lotura ionikoa: kontrako ioien kargen artean erakarpena sortzen da.
  • Lotura metalikoa: metalak katioi bihurtzen dira, eta atomoen kanpoko elektroiak katioi horien artean partekatzen dituzte.

Atomoak eta molekulak hiru dimentsiokoak direnez, zaila da metodo bakarra erabiltzea loturak adierazteko. Formula molekularretan, atomoen arteko lotura kimikoak hainbat modutan adierazten ditugu, molekula motaren arabera.

Kimikako loturak deskribatzen dituzten kimikarientzat, atomo bakoitzak elektroi kopuru jakin bat du lotura bakoitzean. Eta atomoak zortzi elektroiz inguratuta egoten saiatzen dira azken geruzetan. Atomo bakoitzean, elektroi kopurua puntu edo lerro gisa marrazten dute, gehienez zortzikotea osatzeko. Elektroiek lotura kimiko sinplea osatzen badute, bi atomoen arteko lerro bat marrazten dute. Era berean, elektroiek lotura kimiko bikoitza edo hirukoitza osatzen badute, bi atomoen artean bi edo hiru lerro marrazten dituzte.

Adibideak:

  • O = O → Lotura kobalentea
  • C = O → Lotura kobalente polarra
  • Na - Cl → Lotura ionikoa