Wikipedia, Entziklopedia askea

Loxodonta africana

Losodonta africana Afrikan bizi den elefante espezie bat da. Sabanako Elefante Afrikarra Sabanako lehorrretan bizi da. Eta beste elefanteak baina handiagoa da. Oso belarri handiak ditu eta hor odol baso asko dituztenez belarriak astindu eta odola hozten du bere gorputza freskatuz.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elefante hauek belar jaleak dira. Egunean 225 kilogramo belar jaten dute eta 190 litro ur edaten dituzte. Belarra ongi murtxikatzeko 10 zentimetroko hagin txikitzaileak ditu. Janaria guztiz digeritu gabe kaketan botatzen dute.  

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elefante gehienak taldean bizi dira gehienetan familia berdineko eta adin desberdineko emeek eta kumeek osatzen dituzte taldea. Eme zaharrenak gidatzen du taldea. Sarritan ar bat edo geheiagoz osatuta egoten dira taldeak, baina gehienetan Elefante arrak bakarka bizi dira ugaltzeko momentua iritsi arte.Elefanteak oso sentikorrak eta adimentsuak dira. Familiarengatik edozer gauza egingo lukete. Adibidez, familiako kideen hiletara joaten ikusi izan dira ere bai hildako kideen gorpuak eta hezurdurengaitik negar egiten eta azken agurra ematen.