Wikipedia, Entziklopedia askea

Lurraren Eguna

Eduki-taula

Lurraren egunari buruzko irudia.

Lurraren eguna apirilaren 22an ospatzen da gure planeta zaindu beharra adierazteko.

Askok Lurraren egunean ingurumena hobetzeko jarduerak egiten dituzte. Batzuk eztabaidatzeko elkartzen dira, besteak beste, nola mugatu kutsadura eta nola salbatu desagertzeko arriskuan dauden animalia eta landareak. Beste batzuek zuhaitzak landatu, parke eta hondartzak garbitu edo birziklatze-jardueretan parte hartzen dute. Leku batzuetan, kontzertuak eta bestelako jarduerak antolatzen dira dirua biltzeko animaliak eta ingurumena babesten lan egiten duten talde ekologisten alde.

Lurraren eguna Gaylord Nelson izeneko senatari estatubatuarraren ekimenez hasi zen. 1970ean, 20 milioi estatubatuar inguruk ospatu zuten lehen Lurraren eguna. Hark izandako arrakastari esker, ingurumenaren babeserako hainbat legeren aldeko laguntza lortu zen Estatu Batuetan. Gainera, egun horri esker, estatubatuar gehiago jabetu ziren giza jarduerek ingurumenean egindako kalteaz. 1990ean, Hayesek lehen Lurraren Nazioarteko eguna antolatu zuen eta 141 herrialdetako 200 milioi pertsona inguruk hartu zuten parte.

Lurraren eguna urtero ospatzen da mundu osoan. XXI. mendearen hasieran, jarduera askok klima aldaketaren inguruko kezka eta energia berriztagarrien beharra geroz eta handiagoa dela adierazten dute. Uste da mundu osoan urtero mila milioi pertsonak baino gehiagok ospatzen dutela Lurraren eguna gaur egun.