Txikipedia:Lurzoru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurra, biziaren euskarria, materia organikoz, mineralez, likidoz, gasez eta izaki bizidunez osatua

Lurzorua lurrazalaren kanpo geruza da, materia organiko, mineralez, likidoz, gasez eta izaki bizidunez osatuta dago.

Lau funtzio ditu: Ura gordetzen du, landereen euskarri nagusia da, hornidura eskeintzen du eta araztu egiten du (garbitu). Hauek lurra eraldatzen dute.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrak lau osagai nagusi ditu eta bi multzotan sailkatzen dira:

Organikaok[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Izaki bizidunen ustelketatik eratorritako materia organikoa: Humusa deritzo (5%).

Inorganikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Materia minerala edo inorganikoa harri amaren eraldaketatik eratorria (%45)
  • Ura (%25)
  • Airea (%25)

Ezaugarriak eta eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoruaren horizonteak:
A - Goi-geruza (materia organikoduna)
B - A-tik garraiatutako jakinak pilatu
C - Harri ama meteorizatu
D - Harri ama

Lurzorua harri amaren disgregazioaren (harri ama zati txikitan banatzea) ondorioz sortzen den geruza multzoa da eta honek etapa batzuk ditu:

  • Meteorizazioaren eraginez harri ama eraldatzen hasi.
  • Materia organikoa pilatzen hasten da eta meteorizazioa areagotzen da.
  • Humusa (materia organiko usteldua) eratzen da eta sustraiek, animaliek... horizonteen eraketa bultzatzen dute.
  • Lurzoruan landareria oso ugaria da eta horizonteak eratuta daude.

Faktore edafikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoruaren eraketean eragiten duten faktoreak dira.

  • Klima: Prezipitazio eta tenperaturaren arabera.
  • Harri ama mota: Gai mineralak hemendik askatzen dira.
  • Erliebea edo topografia: Laua edo aldapatsua bada, meteorizazio eta higidura ezberinak edukiko ditu.
  • Izaki bizidunak: Meteorizazioan eta humusaren eraketan parte hartzen dute. Gainera higadura moteltzen dute.