Wikipedia, Entziklopedia askea

Materia organiko

Zura gehienbat materia organikoa da.

Materia organikoa karbonoa duten sustantzia kimikoak dira. Gehienbat izaki bizidunek eratzen dituzte. Elementu hauek eta beste zenbait izaten dituzte askotan: oxigenoa, hidrogenoa, nitrogenoa, sufrea, fosforoa, boroa eta halogenoak.

Molekula organikoak bi motatakoak izan daitezke:

Naturalak: biomolekulak deitzen zaie. Izaki bizidunek naturalki sortzen dituzte. Lipidoak, gluzidoak, azido nukleikoak eta proteinak dira.

Artifizialak: naturan ez daudenak dira. Gizakiak sortzen ditu. Adibidez, plastikoak.