Wikipedia, Entziklopedia askea

Luzera

Luzera da bi punturen artean dagoen distantzia neurtzen duen magnitude fisikoa. Adibidez A eskolatik B etxera 800 metro daude.

Neurtze-unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema metriko hamartarrean metroa da oinarrizko luzera-unitatea. Metrotik aldentzen diren gainontzeko unitateak hamarnaka handitzen/txikitzen doaz. Hala, hamar metrok dekametro bat osatzen dute eta metroaren hamarren batek egiten du dezimetroa.

Izena Laburdura Metrotan
Kilometroa km 1.000
Hektometroa hm 100
Dekametroa dam 10
Metroa m 1
Dezimetroa Dm 0,1
Zentimetroa cm 0,01
Milimetroa mm 0,001