Edukira joan

Txikipedia:Maia García

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1978
Getxo
🔨
Lanbidea
fisikari
📷

Maia García Vergniory Getxon, Bizkaian, 1978an jaio zen.

Bizkaitar fisikaria eta ikerlaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Fisika Aplikatua II irakasgaiko irakaslea da. Horrez gain, Donostia International Physics Centerren egiten du lan ikerlari moduan.

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen.

2007an Gorputz anitzen eta banda-egituraren efektuak egoera elektroniko kitzikatuen zein ioi higikorren eta gainazal solidoen arteko elkarrekintzaren ondorioz izenburuko doktore-tesia defendatu zuen.

Propietate topologikoak dituzten materialak aurkitzeko metodoak ikertzen dihardu.

2017ko azaroaren 22an L’Oréal-UNESCO For Women in Science ikerkuntza sarietako bat eman zioten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maia Garcia Vergniory (Ikerbasque)

Maia Garcia Vergniory y el reconocimiento a las mujeres cientificas

Maia Garcia Vergniory “Materiales que nos cambiaron" (Cuaderno de Cultura Científica)