Txikipedia:Maialen Chourraut

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1983ko martxoaren 8a
Lasarte-Oria
🔨
Lanbidea
kayaklari
📷
Argazkiak
ikusi

Maialen Chourraut Iurramendi - (Lasarte-Oria, 1983ko martxoaren 8a) - euskal kirolaria da, ur bizietako kayak (K1) probatan aritzen dena. Atletico San Sebastian taldekoa da. Miguel Indurain eta bera dira joko olinpikoetan urrea lortu duten euskal kirolari bakarrak.

Maialen Chourraut lasartearraren kirol-merituen omenez, Lasarte-Oriako Kiroldegi Munizipalaren izena, “Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Kiroldegi Munizipala” izango da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urterekin hasi zen piraguismoan Atletico San Sebastian klubean. 2000an Munduko Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, eta hurrengo urtean, Espainiako selekzioan sartu zuten. 21 urterekin, Europako txapeldunorde izan zen. 2009ko Munduko Txapelketan bigarren eta 2011koan hirugarren gelditu ondoren, 2012an Londresko Olinpiar Jokoak bere arrakasta handiena izan ziren, brontzezko domina lortuz. 2013an ama izan eta lehiatzeari utzi zion.

2016an azkenik Rioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen. Bakarka lortu izan duen lehen euskal emakumea da.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Lekua Postua
2007 Munduko Txapelketa Brasil 14.a
2007 Munduko Txapelketa Brasil 7.a
2008 Olinpiar Jokoak Txina 16.a
2009 Munduko Txapelketa Katalunia 2.a (zilarrezko domina)
2009 Munduko Txapelketa Katalunia 11.a
2011 Munduko Txapelketa Eslovakia 3.a (brontzezko domina)
2012 Olinpiar Jokoak Erresuma Batua 3.a (brontzezko domina)
2015 Munduko Txapelketa Erresuma Batua 5.a
2015 Munduko Txapelketa Erresuma Batua 9.a
2016 Olinpiar Jokoak Brasil 1.a (urrezko domina)