Txikipedia:Maja biluzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maja biluzia Francisco Goya margolari famatuak sortutako lanik ospetsuena da. 98 cm-ko luzeera eta 191 cm-ko zabalera dauka.

Emakume gazte biluzi baten gorputz osoko erretratua da, belusezko kanape berde batean etzanda, burko eta izarekin. Buru azpian besoak gurutzatuta ditu. Emakumeak zuzen begiratzen dio ikusleari.

Maja Biluzia

1790-1800 urteen artean margotu zuen. 1802-1805 urteen artean Maja jantzia margolanarekin bikote egin zuen.

1910etik aurrera Madrilgo Pradoko Museoan erakusgai dago.

Olio-pintura eta margo-oihalezko materialak erabili zituen. Genero artistikoa biluzia eta erretratua da.

Kuadro honen estiloa erromantizismoko estiloa da.

Obra honek errepresentatzen duena, venus jainkosa da.

Jatorrian, pintura horrek eta haren “ahizpak”, Maja jantzia izenekoak, “ijito” izena zuten, eta ez “maja” izena.

Horrela agertzen dira 1808an Manuel Godoy-ren ondasunei buruz egindako inbentarioan.