Francisco Goya

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francisco de Goya
Francisco de Goya
Francisco de Goya. Vicente Lopezen margolana, 1826, Pradoko museoa, Madrid
Datu pertsonalak
Izen osoa Francisco José de Goya y Lucientes
Jaio 1746ko martxoaren 30a
Fuendetodos ( Espainia)
Hil 1828ko apirilaren 16a
Bordele ( Frantzia)
Sinadura Firma de Francisco de Goya.svg

Francisco José de Goya y Lucientes (Fuendetodos, Zaragozako probintzia, 1746ko martxoaren 30a - Bordele, Frantzia, 1828ko apirilaren 16a) erromantizismoari hasiera eman zion espainiar pintore, marrazkilari eta grabatzailea izan zen. Erretratugile ofiziala izan bazen ere, bere garaiko estilo eta gai konbentzioak baztertu zituen. Irudimen erabat librea agertuz, molde plastiko berezia sortu zuen. Hori dela eta, arauak hautsi nahi dituen margolaritza modernoaren aitzindari izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco de Goya 1746an jaio zen, Zaragozako probintziako Fuendetodos herrian. Jose, aita, euskal jatorriko margolaria (zehazki Zeraingoa) eta erretaulen urreztatzailea zen, eta Gracia Lucientes, ama, Aragoiko noblezia txikiko nekazari familia batekoa. Francisco txikia zelarik, familia Zaragoza hirira joan zen bizitzera[1].

Lehenbiziko ikasketak Eskolapioetan egin zituen[2]. Aitaren dekorazio lantegian jardun ondoren, José Luzánen margolaritza lantegian sartu zen 1760an. Orduan hasi zen Bayeu sendiarekin eta Martin Zapaterrekin harremanetan. 1763an Madrila aldatu zen, eta urte hartan eta 1766an San Fernandoko Arte Ederretako Akademiaren lehiaketan parte hartu zuen, beka bat eskuratzeko esperantzarekin, baina ez zuen lortu[3]. Madrilen Francisco Bayeuren lantegian kokatu zen eta honek garrantzi handia izan zuen bere hasierako heziketa artistikoan. Urte haietan nabarmena izan zen Goyaren obran eklektizismo neoklasikoaren eragina.

Kartoiak eta lehen erretratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1769 eta 1771 bitartean Erroman eta Parman bizi izan zen. Azken urte horretan, Parmako Errege Akademiak antolatutako lehiaketa batean aurkeztu eta bigarren saria irabazi zuen[3]. Handik itzuleran jaso zuen garrantzizko lehen enkargua, Zaragozako El Pilar basilikako kupula txikietako baterako horma irudiak egitea hain zuzen ere (1771-1772). Horren ondoren, Zaragozako Aula Dei kartujako horma irudiak margotu zituen (1772-1774). Garai hartako obretan intentsitate handiko kolore trinkoak eta forma dotoreak erabili zituen.

San Isidroko larrea, 1788, El Prado museoa, Madril.

1773an Francisco Bayeu margolariaren arreba zen Josefa Bayeurekin ezkondu zen. 1774-1778 bitartean, Mengsi eta Madrilen margolari gisa ospe handia zuen bere koinatu Francisco Bayeuri esker, Santa Barbarako tapiz lantegirako kartoiak egiten hasi zen. Hemezortzi urtez aritu zen tapizak egiten edo diseinuak margotzen (gehienak El Prado museoan daude). Lan dotoreak dira, efektu bizikoak, eta herriko bizitzaren ikuspegi atsegina, garai hartako despotismo ilustratuaren gustukoa, ematen dute. Horietan aipagarriak dira, besteak beste, Dantzaldia Manzanaresen ertzean (Baile a orillas del Manzanares, 1776-77), Eguzkitakoa (El quitasol, 1777), Larraina (La era, 1786-87), Min hartutako igeltseroa (El albañil herido, 1786-87) eta San Isidroko larrea (La pradera de San Isidro, 1788). Bitarte horretan Espainiako margolaritza tradizioa ikertzen aritu zen eta, besteak beste, Velazquezen obretan oinarrituriko grabatuak egin zituen (1778). Velazquezen kutsua kartoien egitura trinko eta sintetikoan ere antzematen da.

Gorteak eta aristokraziako kideek goretsi egin zituzten Goyaren kartoiak eta, horrela, gora egin zuen Goyaren ospeak. 1780an San Fernandoko Arte Ederretako Akademian onartu zuten, Kristo gurutziltzatua (Cristo crucificado) obrari esker. 1785ean Akademiako margolaritzako zuzendariorde titulua eskuratu zuen. 1786an erregearen margolari izendatu zuten eta handik hiru urtera areto margolari .

Luis Borboikoaren sendia, 1784, Magnani-Rocca fundazioa, Traversetolo (Italia).

1780tik aurrera El Pilarko kupula nagusietako bat dekoratzen aritu zen. Eta hurrengo urteetan ere erlijio pintura landu zuen: Madrilgo San Frantzisko Handia elizako Bernardino Sienakoa (San Bernardino de Siena predicando ante Alfonso V de Aragón 1782-83), Valladolideko Santa Ana komentuko irudiak; Valentziako katedralekoak...

Bere ospeak gora egin ahala aristokraziako familien erretratuak egiteko eskaerak jaso zituen. Horrela hasi zen bere karreran zehar, azkenaldian batez ere, lan aipagarrienetakoa izan zena, erretratugintza alegia, buru-belarri lantzen. Lehenengo erretratu ospetsuak Osunako dukeaentzat egin zituen (Osunako dukearen sendia, 1788, El Prado museoa, Madril) eta ondoren errege familiaren erretratuak margotu zituen, bereziki Luis Borboiko infantearenak (Luis Borboikoaren sendia, 1784, Magnani-Rocca fundazioa, Traversetolo). Aipagarriak dira, orobat, Floridablancako kondea (1783, Banco de España, Madril), Francisco Cabarrús (1788, Banco de España, Madril), Sebastián Martínez y Pérez (1792, Metropolitan Museum of Art, New York), Jovellanos (1798, El Prado museoa, Madril) etab. Hasierako erretratuetan jarrera arranditsuetan margotzen zituen pertsonaiak, baina denborarekin gero eta naturaltasun handiagoz irudikatu zituen, eta azterketa psikologiko zorrotzak islatu zituen bere obretan. Erretratu haiekin Espainiako erretratugintzako maisu bihurtu zen, bere kolore aberats eta ñabardura ugariengatik, besteak beste.

Lehen heldutasun aroa: Goya ilustratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Antonio de la Florida ermitako freskoen xehetasuna, 1798, Madril.

1792an eritasun larri batek (saturnismoak, ziur asko) jo zuen Goya, eta gor utzi zuen ia. Sevillan eta Cadizen eritasunetik osatzeko egin zuen egonaldian koadro txikiez osaturiko sail bikaina margotu zuen, zeinetan egileak berak, 1794an zioenez, sormenean eta egikeran askatasunez jardun zuen, enkarguz egindako obretan ez bezala. Sail harekin beretu zuen Goyak joera berria, herri bizimoduaren eta ohituren ikuspegiari dagokionez, batez ere. Ordura arte sarritan arinkeriaz landu zituen gaietan, nolabaiteko kritika egiten eta kutsu dramatikoa sartzen hasi zen. Elizaren eta, batez ere, Inkisizioaren kontrako jarrera ere erakutsi zuen. Aldaketa horretan berebiziko eragina izan zuten ilustratuen ideiek, haiekiko harremanen bitartez eta haientzat lan eginez ezagutu zituenak.

1796an Albako dukesa ezagutu zuen. Harekin harreman estua izan zuen, eta obra asko eskaini zizkion. Haren etxaldean osatu zituen lehenengo marrazki sailak (A eta B sailak). Bitartean, ordea, ez zituen alde batera utzi erretratuak eta herriko bizitzan eta sineskerietan oinarrituriko konposizioak, hala nola Akelarrea (El aquelarre, 1797, Lázaro Galdiano museoa, Madril). Garai honetako obra bitxia du, orobat, Madrilgo San Antonio de la Florida ermitako freskoak, kupula gainean pertsonaien erakusketa bikaina osatzen duena.

Grabatugintzaren alorrean, 1799an argitaratutako Kapritxoak (Los caprichos) dira azpimarratzekoak, zeinetan nabarmentzen baita Ilustrazioaren eragina eta agertzen baita herri sineskerien, gaiztakeriaren eta zapalkuntzaren kontra, dramatismo eta fantasia handiko irudien bidez. Haiekin hasi zen bere margolaritza iluntzen, orduan hasi zen heldutasuneko obretan islatzen den ametserako eta tragediarako bidea.

Errege-erreginen, Manuel Godoyren eta Chinchongo kondesaren erretratuak egin ostean, Karlos IV.aren familia (1800, El Prado museoa, Madril) margotu zuen, teknika bikaina eta zenbait pertsonaiekiko jarrera kupidagabea agertzen diren maisulana, erregerentzat egindako erretraturik hoberena. XIX. mendeko lehen urteetako erretratuetan emakumezkoen irudiak agertzen dituzten zenbait maisulan egin zituen: Doña Isabel Porcel (1804-05, National Gallery, Londres), Santa Cruzko markesa (1805, El Prado museoa, Madril), Dama abanikoarekin (1805-07, Louvre museoa, Paris), Maja biluzia (La maja desnuda, 1790-1800, El Prado museoa, Madril) eta Maja jantzia (La maja vestida, 1802-05, El Prado museoa, Madril).

Bigarren heldutasun aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1808ko maiatzaren 3ko fusilatzeak, 1814, El Prado museoa, Madril.

Goyaren karrerako urterik oparoenak Napoleonen gudarostea Espainian sartu zen garaikoak izan ziren, 1808tik aurrerakoak hain zuzen ere. Frantsesen aldekoekin harremanak izan zituen, eta garai haietan bizitako sarraskien irudi bikainak egin zituen Gerrako hondamenak (Los desastres de la guerra, 1808–14) grabatu sail ikusgarrian eta C marrazki bildumako zenbait iruditan. Orduan egin zituen, orobat, 1808ko maiatzaren 2a Madrilen (El dos de mayo de 1808 en Madrid, 1814, El Prado museoa, Madril) eta 1808ko maiatzaren 3ko fusilatzeak (Los fusilamientos del 3 de mayo, 1814, El Prado museoa, Madril) eta herritarren sugartasuna islatzen duten Kolosoa (El coloso, 1808-12, El Prado museoa, Madril) edo Sardinaren ehorzketa (El entierro de la sardina, 1812-19, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, Madril). Fernando VII.aren, Wellington jeneralaren, José Palafoxen eta beste zenbait militarren erretratuak ere egin zituen. Garai honetako obretan fantasia eta krudeltasuna dira azpimarratzekoak.

Saturno bere semea iresten, 1819-23, El Prado museoa, Madril.

Absolutismoaren errestaurazioaren ondoren, majen koadroak zirela eta, Inkisizioaren erasoa jasan zuen eta aurrerantzean trataera berezia eman zien erlijio gaiei, konbentzio guztietatik urrun: Justa eta Rufina santuak (1817, Sevillako katedrala), San Jose Calasanzkoaren azken jaunartzea (1819, San Anton eliza, Madril), etab.

Fernando VII.a erregearen monarkia absolutistak itxikeria nagusiarazi zuen Espainian, eta Goyak giro hartatik ihes egin zuen. 1819–1823 bitartean Quinta del Sordo deitutako etxaldean bizi izan zen. Etxeko hormetan egindako irudiek erakusten dutenez, atsekabez eta ezinegonez beteriko garaia izan zen hura Goyarentzat. Aipagarriak dira, besteak beste Leocadia, Saturno bere semea iresten (Saturno devorando a un hijo), Aker handia (El gran Cabrón) etab. Margolan beltzak izenez ezagutzen den saila osatzen duten irudi beltz gogorrak. Garai honetako maisulanen artean aipatzekoa da, orobat, Tauromakia ur-bortitz sail handia, 1816an argitaratua.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako egoerak atsekabeturik, 1824an Frantziara erbesteratu zen, eta bizi poza berreskuratu zuen Goyak han. Bere marrazkigintzaren urrezko arotzat har daitezkeen marrazkiak egin zituen eta, gai ilunak eta etsipena alde batera utzita, generoko koadroak margotu zituen. Garai hartako koadrorik ezagunena Bordeleko esnezalea (La lechera de Burdeos, 1827, El Prado museoa, Madril) da, Goyaren artearen graziaren, alderdi xarmantenaren eta teknika bikainaren erakusgarria. Lagunen erretratuak (Fernandez Moratín, Juan Bautista de Muguiro), kolore distiratsuko koadro txikiak eta miniaturak ere (Maja eta Celestina) egin zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuz gaurkotu | Irudiak bilatu

Zerrenda hau Wikidatako datuekin sortzen da automatikoki, eta aldian-aldian eguneratzen du bot batek.
Aldaketarik egiten baduzu hemen, hurrengo gaurkotzean desagertuko dira!

irudia Artikulua Data Bilduma
Triple generacion.jpg
The Holy Family with Saint Joachim and Saint Anne Before the Eternal Glory 1760s Pradoko Museoa
Aparición de la Virgen del Pilar a Santiago y a sus discípulos zaragozanos.jpg
Apparition of the Virgin of Pilar to Santiago and his disciples Zaragoza 1768 Q768717
Virgen del Pilar (Goya).jpg
Vierge du Pilier 1769 Q2837755
Sacrificio a Pan.jpg
Le Sacrifice à Pan 1771 Q768717
Goya self portrait (1771-75).jpg
Autoportret (Goya, 1773) 1771s Q768717
El nombre de Dios adorado por los angeles.jpg
Adoration of the Name of God 1772 Pilarreko basilika
Santa Bárbara (Goya).jpg
Sainte Barbara 1773 Pradoko Museoa
Caza muerta (Goya).jpg
Caza muerta 1775 <some value>
Caza con reclamo.jpg
Chasse avec un appeau 1775 Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes 100.jpg
The Holy Family 1775 Pradoko Museoa
Cazador cargando su escopeta.jpg
Chasseur chargeant son fusil 1775 Pradoko Museoa
El cazador con sus perros.jpg
Chasseur avec ses chiens 1775 Pradoko Museoa
El pescador de caña.jpg
Le Pêcheur 1775 Pradoko Museoa
Partida de caza.jpg
La Partie de chasse 1775 Pradoko Museoa
Perros y útiles de caza.jpg
Chiens et outils de chasse 1775 Pradoko Museoa
La caza del jabalí.jpg
La Chasse au sanglier 1775 Madrilgo Errege Jauregia
La merienda a orilla del Manzanares.jpg
Le Goûter au bord du Manzanares 1776 Pradoko Museoa
El baile de San Antonio de la Florida.jpg
Danse sur les rives du Manzanares 1776 Pradoko Museoa
El Quitasol (Goya).jpg
The Parasol 1777s Pradoko Museoa
Paseo por Andalucia.jpg
La Promenade en Andalousie 1777 Pradoko Museoa
La riña en la Venta Nueva.jpg
La Dispute à la Venta nueva 1777 Pradoko Museoa
Riña en el Mesón del Gallo de Goya.jpg
La Riña en el Mesón del Gallo 1777 Pradoko Museoa
El bebedor.jpg
Le Buveur 1777 Pradoko Museoa
Jugadores de naipes.jpg
Les Joueurs de cartes 1777 Pradoko Museoa
El ciego de la guitarra.jpg
Aveugle à la guitarre 1778 Pradoko Museoa
El militar y la señora.jpg
El Militar y la señora 1778 Pradoko Museoa
La acerolera.jpg
La Vendeuse de cenelle 1778 Pradoko Museoa
La feria de Madrid.jpg
La Foire de Madrid 1778 Pradoko Museoa
Muchachos jugando a soldados.jpg
Enfants jouant aux soldats 1778 Pradoko Museoa
La cometa.jpg
Le Cerf-volant 1778 Pradoko Museoa
Muchachos cogiendo fruta.jpg
Garçons cueillant des fruits 1778 Pradoko Museoa
Niños inflando una vejiga.jpg
Enfants gonflant une vessie 1778 Pradoko Museoa
La novillada.jpg
La Novillada 1779 Pradoko Museoa
El columpio.jpg
La Balançoire 1779 Pradoko Museoa
El juego de la pelota a pala.jpg
jeu de balle avec raquette 1779 Pradoko Museoa
Majo de la guitarra.jpg
El Majo de la guitarra 1779 Pradoko Museoa
El muchacho del pájaro.jpg
Le Garçon à l'oiseau 1779 Pradoko Museoa
El niño del árbol.jpg
L'Enfant de l'arbre 1779 Pradoko Museoa
El resguardo de tabacos.jpg
El Resguardo de tabacos 1779 Pradoko Museoa
La cita.jpg
Le Rendez-vous 1779 Pradoko Museoa
Las lavanderas.jpg
Les Lavandières 1779 Pradoko Museoa
Niños del carretón.jpg
Enfants dans un chariot 1779 Q1743116
El balancín.jpg
El Balancín 1779 Q1748404
El cacharrero.jpg
Le Marchand de vaisselle 1779 Pradoko Museoa
San Ignacio de Loyola.jpg
San Ignacio de Loyola 1780s Q768717
Cristo en la cruz (Goya).jpg
Christ Crucified 1780 Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes 006.jpg
El Médico 1780 Eskoziako Galeria Nazionala
La letra con sangre entra.jpg
Les Leçons entrent dans le sang 1780 Q2837755
Los leñadores.jpg
Les Bûcherons 1780 Pradoko Museoa
San Bernardino de Siena (Goya).jpg
San Bernardino of Siena preaching before Alfonso V of Aragon 1781
1780s
Q2473884
M.Teresa Vallabriga.jpg
Doña Maria Teresa da Vallabriga 1783 Q812285
Autorretrato de Goya (h. 1783).jpg
Self-portrait 1783 Q3330185
M.teresa de Borbón Vallabriga niña. Goya.jpg
Portret Marii Teresy Burbon y Vallabriga 1783 Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Teresa Vallabriga by Goya.jpg
Portret Marii Teresy de Vallabriga (popiersie) 1783 Thyssen-Bornemisza Museoa
María Teresa de Vallabriga.jpg
Portret Marii Teresy de Vallabriga (profil) 1783 Pradoko Museoa
Vallabriga Maria Teresa.jpg
Portret Marii Teresy de Vallabriga na koniu 1783 Uffizi Galeria
YoungDonLuisMaria.jpg
Portret don Luisa Marii Burbona y Vallabriga 1783 Q2837755
Infante Luis of Spain - Count of Chinchón (1727-1785) by Goya.jpg
Portret infanta Ludwika Antoniego 1783
Count of Floridablanca by Goya.jpg
Portrait du Comte de Floridablanca 1783 Pradoko Museoa
Goya - María Teresa de Borbón y Vallabriga, later Condesa de Chinchón.jpg
María Teresa de Borbón y Vallabriga, later Condesa de Chinchón 1783 Washingtongo Arte Galeria Nazionala
La familia del infante don Luis.jpg
La Famille de l'infant Don Louis de Bourbon 1784 Q3747192
Francisco de Goya y Lucientes 103.jpg
Portrait de la duchesse d'Osuna 1785 Q768717
Francisco de Goya y Lucientes 063.jpg
María Ana de Pontejos y Sandoval, Marchioness of Pontejos 1786 Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Riña de gatos.jpg
Riña de gatos 1786 Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes 016.jpg
La Neige 1786 Pradoko Museoa
Goya - Die Weinlese - 1786.jpeg
Vintage 1786 Pradoko Museoa
Cazador junto fuente Goya lou.jpg
Chasseur à une source 1786 Pradoko Museoa
El niño del carnero.jpg
Enfant montant un mouton 1786 Q239303
El albañil borracho.jpg
Le Maçon ivre 1786 Pradoko Museoa
El albañil herido.jpg
Le Maçon blessé 1786 Pradoko Museoa
La era.jpg
Le Champ 1786 Pradoko Museoa
La marica en un árbol.jpg
La Marica en un árbol 1786 Pradoko Museoa
La trilla.jpg
La trilla 1786 Q386570
Los pobres en la fuente.jpg
Les Pauvres à la fontaine 1786 Pradoko Museoa
Merienda campestre.jpg
Goûter champêtre 1786 National Gallery
Niños con mastines.jpg
Enfants avec des chiens 1786 Pradoko Museoa
Pastor tocando la dulzaina.jpg
Pastor tocando la dulzaina 1786 Pradoko Museoa
Mujer y dos niños junto a una fuente.jpg
Une femme et deux enfants à la fontaine 1786 Q5637846
Apartado de toros (Goya).jpg
Apartado de toros 1787 <some value>
Don Manuel Osorio Manrique de Zunica.jpg
Don Manuel Osorio de Zuniga 1787 Metropolitan Museum of Art
El columpio (1787).jpg
La Balançoire 1787 Q768717
La caída.jpg
La Chute 1787 Q768717
La cucaña.jpg
Le Mât de cocagne 1787 Q768717
Procesión rural.jpg
Procession de village 1787 Q768717
Asalto al coche.jpg
L'Attaque de la diligence 1787 Q768717
La pradera de San Isidro de Goya.jpg
La Prairie de Saint-Isidore 1788 Pradoko Museoa
Los duques de Osuna y sus hijos.jpg
Le Duc d'Osuna et ses enfants 1788 Pradoko Museoa
Gato acosado.jpg
Chat harcelé 1788 Q768717
La ermita de San Isidro.jpg
L'Ermitage de saint Isidore 1788 Pradoko Museoa
San Francisco de Borja y el moribundo impenitente.jpg
Saint François de Borgia et le moribond impénitent 1788 Q1466926
Carlos IV (Goya) 1789.jpg
Król Karol IV (1789) 1789 Q2720582
Carlos IV de rojo.jpg
Charles IV en rouge 1789 Pradoko Museoa
La gallina ciega (Goya).jpg
Blind Man's Bluff 1789 Pradoko Museoa
Boceto para La gallina ciega.jpg
La gallina ciega (boceto) 1789 Pradoko Museoa
Carlos IV (Goya) 1790.jpg
Portret Karola IV (1790) 1789 Q2837755
Carlos IV 1789 Q526170
María Luisa de Parma 1789 Q526170
Autorretrato de Goya (1795).jpg
Autoportret (Goya, 1795) 1790s Pradoko Museoa
Goya - cardealvallabriga01.jpg
Kardynał don Luis Maria Burbon y Vallabriga 1790s São Pauloko arte museoa
Autorretrato en el taller.jpg
Autoportrait dans l'atelier 1790 Q1322403
El Sueño Goya.jpg
El Sueño 1790 Q2018379
Mujer dormida Goya.jpg
Mujer dormida 1790 Q768717
Goya.pelele.prado.jpg
El Pelele 1791 Pradoko Museoa
Los zancos.jpg
Los zancos 1791 Pradoko Museoa
Las mozas del cántaro.jpg
Las Mozas del cántaro 1791 Pradoko Museoa
Mozas del cántaro (boceto).jpg
Las mozas del cántaro (boceto) 1791 Q768717
Muchachos trepando a un árbol.jpg
Garçons grimpant à un arbre 1791 Pradoko Museoa
Mujeres conversando.jpg
Femmes conversant 1791 Q403080
Las gigantillas.jpg
Las gigantillas 1791 Pradoko Museoa
Francisco de goya y lucientes, ritratto di luis maria de cisine y martinez, 1790-1800 ca..JPG
Portrait of Luis María de Cistué Martínez 1791 Q3044768
Francisco de Goya y Lucientes 058.jpg
Portret Markizy Bermúdez 1792s Q840886
Goya Martinez.jpg
Portrait de Sebastián Martínez y Pérez 1792 Metropolitan Museum of Art
La boda.jpg
Le Mariage 1792 Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes - The Countess del Carpio, Marquesa de la Solana - WGA10014.jpg
La Comtesse del Carpio, marquise de La Solana 1793s Q3044768
La muerte del picador.jpg
The Death of the Picador 1793 Q768717
Asalto de ladrones.jpg
Assault of Thieves 1793
1794
Pradoko Museoa
Banderillas en el campo 1793 Q768717
Cómicos ambulantes.jpg
Comédiens ambulants 1793 Pradoko Museoa
Courtyard with Lunatics by Goya 1794.jpg
Yard with Lunatics 1794s Q3303786
Goya Maria del Rosario Fernandez La Tirana 1794.jpg
La Tirana 1794 Q768717
Francisco de Goya - Portrait of the Matador Pedro Romero - Google Art Project.jpg
The Matador Pedro Romero 1795 Q1741629
José Álvarez de Toledo, Duque de Alba.jpg
portrait du duc d'Albe 1795 Pradoko Museoa
Goya Alba1.jpg
Portrait of the Duchess of Alba 1795 Q81452
La duquesa de Alba y la Beata.jpg
The Duchess of Alba and la Beata 1795 Pradoko Museoa
Francisco Bayeu, por Goya.jpg
Portret Francisca Bayeu (1795) 1795 Pradoko Museoa
Francisco de Goya - Portrait of Martín Zapater - Google Art Project.jpg
Portrait de Martín Zapater 1797 Bilboko Arte Eder Museoa
Francisco de Goya y Lucientes - Mariana Waldstein, Ninth Marquesa de Santa Cruz - WGA10015.jpg
Mariana Waldstein, Ninth Marquesa de Santa Cruz 1797s Q3044768
Goya alba2.jpg
Mourning Portrait of the Duchess of Alba 1797 Q2420849
GOYA - El aquelarre (Museo Lázaro Galdiano, Madrid, 1797-98).jpg
Akelarrea 1797 Q386570
Alegoria constitucion 1812-1-.jpg
Vérité, le Temps et l'Histoire 1797 Suediako Museo Nazionala
Asensio Julià por Goya.jpg
Portrait of Asensio Julià 1798 Thyssen-Bornemisza Museoa
Francisco de Goya, The Bewitched Man.JPG
The Bewitched Man 1798
1790s
National Gallery
El prendimiento de Cristo (boceto).jpg
L'Arrestation du Christ 1798 Pradoko Museoa
Ferdinand Guillemardet.jpg
Portrait de Ferdinand Guillemardet 1798 Q3044768
Francisco de Goya - Retrato de Asensio Julià.jpg
Portret Asensia Julià (1798) 1798 Thyssen-Bornemisza Museoa
Bandidos fusilando a sus prisioneros.jpg
Assaut des bandits I, II, III 1798 Q768717
Jovellanos.jpg
Portrait de Gaspar Melchor de Jovellanos 1798 Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes - La Tirana - WGA10040.jpg
La Tirana 1799 Q1322403
Carlos IV vestido de cazador.jpg
Charles IV in his Hunting Clothes 1799 Madrilgo Errege Jauregia
Leandro Fernández de Moratín.jpg
Leandro Fernández de Moratín 1799 Q1322403
Caníbales preparando a sus víctimas.jpg
Cannibals Chopping up Victims 1800s Q1324926
Francisco de Goya y Lucientes 004.jpg
Cannibals 1800s Q1324926
Maja desnuda (museo del Prado).jpg
La maja desnuda 1800 Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes 054.jpg
Karlos IV.aren familia 1800 Pradoko Museoa
Goya Maja ubrana2.jpg
The Clothed Maja 1800 Pradoko Museoa
Q1322403
Luis de Etruria.jpg
Louis Ier d'Étrurie 1800 Pradoko Museoa
El infante Francisco de Paula.jpg
L'Infant François de Paule 1800 Pradoko Museoa
El infante Antonio Pascual.jpg
L'Infant Antonio Pascual 1800 Pradoko Museoa
El infante Carlos María Isidro.jpg
L'Infant Charles de Bourbon 1800 Pradoko Museoa
La infanta María Josefa.jpg
L'Infante María Josefa 1800 Pradoko Museoa
Condesa de chinchon.jpg
Countess of Chinchon 1800 Pradoko Museoa
Manuel Godoy Spain.jpg
Portrait of Manuel Godoy 1801 Q1322403
Francisco de Goya - Ritratto della contessa di Chincòn - Google Art Project.jpg
Portrait of María Luisa de Borbón y Vallabriga 1801
1800s
Uffizi Galeria
Goya - Don Antonio Noriega.jpg
Don Antonio Noriega 1801 Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Goya - Don José Queraltó.jpg
Don José Queraltó als spanischer Armee-Arzt 1802 Q812285
Condesa de Fernán Núñez.jpg
Portrait de la comtesse de Fernán Núñez 1803 Q768717
Francisco de Goya y Lucientes - Count Fernán Núnez - WGA10047.jpg
Portrait du comte de Fernán Núñez 1803 Q768717
Alegoría de la industria.jpg
Allegory of Industry 1804 Pradoko Museoa
Marqués de San Adrián.jpg
San Adriango markesaren erretratua 1804 Nafarroako museoa
Francisco de Goya - Bartolomé Sureda y Miserol - Google Art Project.jpg
Portrait de Bartolomé Sureda 1804 Washingtongo Arte Galeria Nazionala
El Lazarillo de Tormes de Goya.jpg
Lazarillo de Tormes 1804 Q768717
Portrait de Tomás Pérez de Estala 1804 Q768717
Marquesa de lazan -Liria.jpg
Portrait de la Marquise de Lazán 1804 Q768717
Francisco José de Goya y Lucientes (Francisco de Goya) (Spanish - Portrait of the Marquesa de Santiago - Google Art Project.jpg
Portrait de la marquise de Santiago 1804 Q731126
Senora Sabasa Garcia.jpg
Portrait de Francisca Sabasa García 1804 Washingtongo Arte Galeria Nazionala
La marquesa de Villafranca.jpg
Portrait de la Marquise de Villafranca 1804 Pradoko Museoa
Goya - Thérèse Louise de Sureda.jpg
Portrait de Teresa Sureda 1804 Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Josefa de Castilla Portugal y van Asbrock de Garcini (1775–about 1850) 1804 Metropolitan Museum of Art
Ignacio Garcini y Queralt (1752–1825), Brigadier of Engineers 1804 Metropolitan Museum of Art
Francisco de Goya y Lucientes - Portrait of a Lady with a Fan - WGA10054.jpg
Woman with a Fan 1805s Q3044768
Retrato de la Marquesa de Santa Cruz.jpg
Portrait of the Marchioness of Santa Cruz 1805 Pradoko Museoa
Portrait of Doña Isabel de Porcel by Francisco Goya.jpg
Portrait of Doña Isabel de Porcel 1805 National Gallery
Goya Becadas o chochas muertas.jpg
Martwe słonki (obraz Goi) 1806s Q3303786
Goya - Marquesa de Caballero - BStGS inv. no. HUW 13.jpeg
Marquesa de Caballero 1807 Q812285
Francisco de Goya y Lucientes - Still-Life Three Salmon Steaks - WGA10065.jpg
Martwa natura z kawałkami łososia 1808s Q689829
Goya Pato muerto.jpg
Martwa kaczka (obraz Goi) 1808s
Aves muertas.jpg
Martwa natura z ubitym ptactwem (obraz Goi) 1808s Pradoko Museoa
Goya Liebres muertas.jpg
Martwe zające (obraz Goi) 1808s Q768717
El coloso.jpg
Kolosoa 1808 Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes 046.jpg
Majas on a Balcony 1808 Metropolitan Museum of Art
Maja y celestina en un balcón.jpg
Maja et Célestine au balcon 1808 Q768717
Le Rémouleur Francisco de Goya.jpg
Le Rémouleur 1808 Q840886
Bodegón con costillas y cabeza de cordero.jpg
Still-Life: A Butcher's Counter 1808
1812
Q3044768
Retrato ecuestre de Fernando VII.jpg
Portrait équestre de Ferdinand VII 1808 Q1322403
Francisco de Goya - Naturaleza muerta con Dorada.jpg
Dorady (obraz Goi) 1808 Q1565911
Alegoría de la villa de Madrid.JPG
Allégorie de la ville de Madrid 1809 Q876383
El Empecinado de Goya.jpeg
Portrait de Juan Martin Diaz, el Empecinado 1809 Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala
Lille PdBA goya les vieilles.jpg
El tiempo 1810s Q2628596
Francisco de goya y lucientes, ritratto maschile detto don evaristo perez de castro, 1790 ca..JPG
Portrait of a Man 1810s Q3044768
Francisco de Goya y Lucientes 092.jpg
Die gerupfte Pute 1810 Q154568
Fabrication de balles dans la Sierra de Tardienta 1810
Nicolas Guye met Koninklijke Orde van Spanje 1810.jpg
Portrait du général Nicolas Philippe Guye 1810 Q4013975
Francisco de Goya - Victor Guye.jpg
Victor Guye 1810 Washingtongo Arte Galeria Nazionala
GOYA - Entierro de la Sardina (Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, 1812-14).jpg
The Burial of the Sardine 1812 Q1322403
Tribunal de la Inquisición.jpg
The Inquisition Tribunal 1812 Q1322403
Francisco de Goya y Lucientes 025.jpg
A Procession of Flagellants 1812 Q1322403
Francisco Goya - Portrait of the Duke of Wellington.jpg
Portrait of the Duke of Wellington 1812 National Gallery
Francisco Goya - Casa de locos.jpg
The Madhouse 1812 Q1322403
El Tres de Mayo, by Francisco de Goya, from Prado in Google Earth.jpg
Maiatzaren hiruko fusilamenduak 1814 Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes 082.jpg
Fabrication de la poudre dans la Sierra de Tardienta 1814 El Escorial
El dos de mayo de 1808 en Madrid.jpg
Dos de Mayo 1814 Pradoko Museoa
Lille PdBA goya les jeunes.jpg
The Letter 1814
1819
Q2628596
Asensio Julià.jpg
Portret Asensia Julià (1814) 1814 Q1465805
La Junta de Filipinas.jpg
The Junta of the Philippines 1815 Q246821
Autorretrato Goya 1815.jpg
Autoportrait 1815 Pradoko Museoa
Retrato de Rafael Esteve Vilella Goya 1815.jpg
Portret Rafaela Esteve Vilelli 1815
Francisco Goya y Lucientes, de - La fragua - Google Art Project.jpg
The Forge 1817s Q682827
Goya Dog.jpg
The Dog 1819 Pradoko Museoa
Judith y Holofernes (Goya).jpg
Judith and Holofernes 1819 Pradoko Museoa
Vision fantástica o Asmodea (Goya).jpg
Asmodea 1819 Pradoko Museoa
Francisco de Goya, Saturno devorando a su hijo (1819-1823).jpg
Saturno bere semea jaten 1819 Pradoko Museoa
Witches.jpg
Akelarrea 1819 Pradoko Museoa
Viejos comiendo sopa.jpg
Two Old Men Eating Soup 1819 Pradoko Museoa
Hombres leyendo.jpg
Men Reading 1819 Pradoko Museoa
La romería de San Isidro.jpg
A Pilgrimage to San Isidro 1819 Pradoko Museoa
Atropos o Las Parcas.jpg
Atropos 1819 Pradoko Museoa
La Leocadia (Goya).jpg
La Leocadia 1819 Pradoko Museoa
Cristo en el huerto de los olivos (Goya).jpg
Christ au jardin des oliviers 1819 Q17635455
Peregrinación a la fuente de San Isidro.jpg
Pilgrimage to the Fountain of San Isidro 1819 Pradoko Museoa
Mujeres riendo.jpg
Man Mocked by Two Women 1819 Pradoko Museoa
2 alte Männer, um 1821-23.jpg
Two Old Men 1819 Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes 010.jpg
The last communion of St Joseph of Calasanz 1819 Q17635455
Cabezas en un paisaje.jpg
Têtes dans un paysage 1819 Q768717
Portrait de Francisco del Mazo.jpg
Portrait of Francisco del Mazo 1820 Q246821
Q768717
Riña a garrotazos.jpg
Fight with Cudgels 1820 Pradoko Museoa
Francisco Goya Self-Portrait with Dr Arrieta MIA 5214.jpg
Self-portrait with Dr Arrieta 1820 Q1700481
Francisco de Goya y Lucientes - Tiburcio Pérez y Cuervo - WGA10092.jpg
Tiburcio Pérez y Cuervo (1785/86–1841), the Architect 1820 Metropolitan Museum of Art
Portret van Don Ramón Satué Rijksmuseum SK-A-2963.jpeg
Portrait of Don Ramón Satué 1823 Rijksmuseum
Francisco de Goya - Portrait of the Poet Moratín - Google Art Project.jpg
The Poet Moratín 1824 Bilboko Arte Eder Museoa
Francisco de Goya y Lucientes 093.jpg
Martwa natura z butelkami, owocami i chlebem 1824s Q682406
D. Jose Duaso y Latre.jpg
José Duaso y Latre 1824 Q2163496
Francisco José de Goya y Lucientes (Francisco de Goya) (Spanish - Bullfight, Suerte de Varas - Google Art Project.jpg
Bullfight, Suerte de Varas 1824 Q731126
Goya MilkMaid.jpg
The Milkmaid of Bordeaux 1827 Pradoko Museoa
El padre Jose de La Canal Goya 1808-1824.jpg
Ojciec José de La Canal 1900s Q386570
Aníbal vencedor contempla por primera vez Italia desde los Alpes.jpg
Hannibal vainqueur contemple pour la première fois l'Italie depuis les Alpes Q9264488
Ascensión de la Virgen y San Íñigo.jpg
L'Assomption de la Vierge et de Saint Ignace Q5910585
Consagración de San Luis Gonzaga.jpg
Consecration of Aloysius Gonzaga as patron saint of youth Q2837755
Leocadia Zorrilla.jpg
Josefa Bayeu Pradoko Museoa
Interior of a prison.jpg
Prison Interior Q895434
Goya Self portrait with spectacles (Musee Goya Castres).jpg
Autoportrait aux lunettes Q246821
Léon Bonnat museoa
Maria Luisa de Parma con tontillo.jpg
Portrait de Marie-Louise de Parme Pradoko Museoa
Las floreras.jpg
Les Fleurs Pradoko Museoa
Pavo muerto (Goya).jpg
Nature morte à la dinde Pradoko Museoa
La porteuse d'eau Francisco de Goya.jpg
La Porteuse d'eau Q840886
Retrato de Francisco Bayeu, por Goya 1786.jpg
Portret Francisca Bayeu (1786) Q1748404
Francisco de Goya - Retrato de Martín Zapater.jpg
Portrait de Martín Zapater Q3137182
Francisco de Goya - Allegory of Love, Cupid and Psyche (?) - Google Art Project.jpg
Allégorie de l'Amour Kataluniako Arte Museo Nazionala
Cómicos ambulantes.jpg
Còmics ambulants Pradoko Museoa
Witches Flight Goya.jpg
Witches' Flight Pradoko Museoa
Francisco de Goya y Lucientes - Portrait of Antonia Zárate - WGA10053.jpg
Portrait of Doña Antonia Zárate Q2018379
La conducción de un sillar o La obra.jpg
La Conduite d'une charrue <some value>
Jacques (Santiago) Galos Goya 1826.jpg
Portrait de Jacques Galos Q808462
Francisco de Goya- Portrait of Maria Luisa de Parma.jpg
Portrait de Marie-Louise de Parme Q526170
Un garrochista.jpg
Un Garrochista Pradoko Museoa
El conde de Floridablanca y Goya.jpg
Le Comte de Floridablanca et Goya Q768717
Portrait of Jose Pio de Molina Goya.JPG
Portrait de José Pío de Molina Q689829
Juan Bautista de Muguiro.jpg
Portrait de Juan Bautista Muguiro Pradoko Museoa
Manuel Silvela.jpg
Manuel Silvela Pradoko Museoa
Maria Martinez de Puga Goya 1824.jpg
Portrait of a Lady (María Martínez de Puga?) Q682827
Corrida de toros en un pueblo Goya.jpg
Corrida dans un village Q1322403
Muchachos cazando con mochuelo (Goya).jpg
Muchachos cazando con mochuelo Q768717
Pajaros volando (Goya).jpg
Pájaros volando
Goya El Atraco.jpg
El Atraco Q768717
Goya El Balancin (1791-1792).jpg
The Seesaw Q510324
Francisco de Goya y Lucientes 004.jpg
Cannibales contemplant des restes humains Q3330233
Die geteilte Arena (?) Metropolitan Museum of Art
Las santas Justa y Rufina.jpg
Sainte Juste et Sainte Rufine Sevillako katedrala
El buitre carnívoro. (76) - Goya.JPG
El buitre carnívoro Pradoko Museoa
Ventura Rodríguez.jpg
Arkitekten Ventura Rodriguez (1717-1785) Suediako Museo Nazionala
Poesin och skalderna Suediako Museo Nazionala
Alegoría de la villa de Madrid.JPG
Al·legoria de la vila de Madrid Q876383
Francisco José de Goya y Lucientes - Portrait of El General Ricardos - Walters 37283.jpg
Portrait of El General Ricardos Q210081
Goya asalto de bandidos 3-727245.jpg
Bandit ermordet eine Frau Q768717
Francisco de Goya - Un Oficial, c.1804 (Frick Collection).jpg
An Officer (Conde de Teba?) Q682827
Don Pedro, Duque de Osuna Q682827
Fernando de Borbón, príncipe de Asturias.jpg
Ferdinand VII (1784–1833), When Prince of Asturias Metropolitan Museum of Art
Francisco de Goya y Lucientes 078.jpg
José Costa y Bonells (died l870), Called Pepito Metropolitan Museum of Art
Armario relicario de Fuendetodos <no value>
Naufragio Goya2.jpg
Der Schiffbruch Q895434
Goya - Young Lady Wearing a Mantilla and Basquina.jpg
Young Lady Wearing a Mantilla and Basquina Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Countess of Altamira and her Daughter by Goya.jpg
Condesa de Altamira and Her Daughter, María Agustina Metropolitan Museum of Art
Don Ramon de Posada y Soto Q1416890
Portrait of Isidoro Maiquez Q239303
Francisco de Goya - Friar Pedro (GW 865).jpg
Friar Pedro Offers Shoes to El Maragato and Prepares to Push Aside His Gun Q239303
Francisco de Goya - Friar Pedro (GW 869).jpg
Friar Pedro Binds El Maragato with a Rope Q239303
Francisco de Goya - Friar Pedro (GW 868).jpg
Friar Pedro Shoots El Maragato as His Horse Runs Off Q239303
Portrait of General Jose Manuel Romero, c. 1810, by Goya - Art Institute of Chicago - DSC09507.JPG
Portrait of General José Manuel Romero Q239303
Francisco de Goya - Friar Pedro (GW 867).jpg
Friar Pedro Clubs El Maragato with the Butt of the Gun Q239303
Francisco de Goya - Friar Pedro (GW 864).jpg
El Maragato Threatens Friar Pedro de Zaldivia with His Gun Q239303
Francisco de Goya - Friar Pedro (GW 866).jpg
Friar Pedro Wrests the Gun from El Maragato Q239303
The Hanged Monk Q239303
La nevada (boceto).jpg
Winter Scene Q239303
Portrait of a Man in a Brown Coat Bostongo Arte Ederren Museoa
Officer on Horseback Bostongo Arte Ederren Museoa
Portrait of a Young Man in Brown, possibly Javier Goya Bostongo Arte Ederren Museoa
Annunciation Bostongo Arte Ederren Museoa
Time, Truth and History Bostongo Arte Ederren Museoa
Mounted Cavalier with a Javelin Q510324
Portrait of the Toreador José Romero Q510324
Francisco de Goya - El tío Paquete.jpg
El tío Paquete Thyssen-Bornemisza Museoa
Francisco de Goya - Retrato de Fernando VII.jpg
Portrait of Ferdinand VII Thyssen-Bornemisza Museoa
Francisco-Goya - Portrait-of-the-Actress-Antonia-Zarate.jpg
Portrait of the Actress Antonia Zarate Hermitage museoa
Zerrenda automatikoaren bukaera

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Francisco de Goya Biografiasyvidas.com
  2. Escuelas Pías Zaragoza.es
  3. a b Goya y Lucientes, Francisco de Artehistoria.jcyl.es
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Goya Aldatu lotura Wikidatan