Edukira joan

Txikipedia:Maldivak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maldivak Indiako ozeanoan dagoen herrialdea da, Sri Lanka eta Indiako hego-mendebaldean eta Asiako hegoaldean. Uhartediaren izena “mal” mila esan nahi du eta “diva” uharte, hau da, milaka uharte. Hiriburua Malé da. Maldivak dira munduko herrialde txikienetako bat. Hizkuntza ofiziala dhivehi edo maldivera da

Baa atoloia (Maldivak)


Herrialdea osatzen duten 1.196 uharteetatik 192 uhartetan bakarrik bizi da jendea. Klima tropikokoa da. Arrantzatik eta turismotik bizi da jendea. Berotze globalaren ondorioz 2050 urterako irla hauetako %80-a ez da existituko, hau da, ura izango da.

Gizartean biztanleen arteko bereizketa egiten da, nobleak eta herritar xeheak bereizten dira.

Maldivetako antzinako historia ez da ezaguna. Kondairak dio Sri Lankatik etorritako Koimale printzea eta bere emaztea uhartetara heldu eta lehendabiziko sultan bihurtu zela.

Mendeetan zehar, uhartediko aktibitate nagusia arrantza izan da, baina gaur egun, turismoa asko hazi da. Turista gehienak europarrak dira.