Wikipedia, Entziklopedia askea

Mapamundi

Eduki-taula

National Geographic Society elkarteak erabiltzen duen mapamundia.

Mapamundia Lurrazala bi hemisferiotan banatuta irudikatzen duen mapa da; Lur osoa edo Lurreko zati guztiak irudikatzen ditu, eskala txikian.

Lurrak esfera forma du, eta, horregatik, irudikatzeko modu zehatzena lurbira-globoa da, distortsiorik gabe erakusten baititu kontinenteen forma, neurriak eta distantziak. Baina lurbira-globo batek ez du ematen Lurraren gainazal osoa aldi berean ikusteko aukerarik. Horregatik, Lurra irudikatzeko modu ohikoena mapamundia da. Esferatik mapamundi lau batera igarotzeko, ordea, eragiketa matematiko konplexuak egin behar dira. Gainera, Lur planeta laua ez denez, mapamundietan distortsionatuta erakusten dira formak, distantziak eta azalerak.

   Ba al dakizu   
Mapamundi hitza latinetik dator (mappa mundi: munduaren mapa).