Txikipedia:Maria Teresa I.a Austriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Teresa I.a Austriakoa

Maria Teresa I.a Austriakoa (izen osoa Maria Theresia Walburga Amalia Christina von Österreich), 1717ko maiatzaren 13an jaio zen, Austriako artxidukesa, Hungariako eta Bohemiako erregina, Milango dukesa eta Germaniako Erromatar inperio Santuko enperatriz ezkontidea izan zen. Neba bat zuen, Leopoldo, baina hau hiltzerakoan emakume hau izan zen tronoa okupatu zuena. Horrez gain, legeak esaten zuen emakumeak ezin zutela agindu. Lege hau apurtzearen erabakilea bere aita izan zen: Carlos VI Erromatar-Germaniko inperio Santukoa.

Emakume honek Europako emakume boteretsuena izan zen eta gure gizartean gauza asko aldatu zituen, adibidez, bere erabakiagatik umeak 6-12 urteetara eskolara joatea derrigortu zituen.

Maria Teresa I.a Austriakoa 1780ko azaroaren 29an hil zen. Eta bere seme nagusiari utzi zion kargua: Josef II.ari.