Txikipedia:Marianetako itsas hobia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marianetako itsas hobia, itsas barruko hobi bat da, hau da, zulo handi bat. Hobi hau Ozeania eta Asia bitartean kokatuta dago, Ozeano Barean. Marianetako itsas hobia deitzen da Marianetako uhartearen ondoan dagoelako. Ozeano Bareko punturik baxuena da eta 11.034 metro sakonera du.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomeno hau, subdukzioa izeneko fenomeno geologiko baten bidez sortu zen. Bi plaka tektonikok talka egiten dutenean gertatzen da hori, eta astunena bestearen azpian geratzen da. Ondorioz, depresio handi bat sortzen du urpeko zoruan subdukzioa sortuz.[1]

Marianetako itsas hobiko sakonera

Jaitsiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak bertara heltzea lortu du. Jacques Piccard eta Don Walsh itsas hobira jaisten lehenak izan ziren eta 10.925 metroko sakonerara iristea lortu zuten. Bestetik, James Cameronek 11.000 metroko sakonerara iristea lortu zuen, gaur egun sakonera gehien lortu duen pertsona da.

Bizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frogatu denez, bertara jaistean hainbat bizidun zeudela baieztatu zen, batik bat Hirondellea gigas (izen zientifikoa) makro-organismoa, zehazki 10.900 metrotara, eta arrain abisala, itsas anemonak, holoturioak dira aurkitutako beste bizidun batzuk.

Kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victor Vescovok, berriz, jakinarazi zuen plastikozko poltsa bat eta gozoki-bilgarriak aurkitu zituela hobiaren behealdean. Horren ondorioz, gizakiok eragindako kutsadura Ozeanoaren punturik sakonenera ere iritsi dela frogatu da.[2]

Marianetako itsas hobia kokalekua

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorio gisa, Marianetako itsas hobiak eztanda egingo balu, itsasoko hondoaren zati bat zaborrez eta erradiazioz beteko litzateke eta izaki bizidun asko hilko lirateke.

  1. «Gazteberri Aldizkaria» Gazteberri Aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  2. «Gazteberri Aldizkaria» Gazteberri Aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).