Txikipedia:Mars Science Laboratory

Wikipedia, Entziklopedia askea

Curiosity da NASA-k Martera bidalitako rover handiena eta aurreratuena da. Auto baten tamainako rover hau Mars Science Laboratory-ren (MSL) parte da. Bere eginkizuna bizigarritasun zaharra eta Martek duen bizitza potentziala aztertzea da.

Curiosity 2012ko abuztuaren 6tik dago Marten eta Gale kraterrean dago kokatuta baina, hortik mugitzen da misio ezberdinak egiteko. NASAren Mars Science Laboratory misioak 1.982 librako (899 kilogramoko) laborategi mugikor handi bat instalatu zuen, Curiosity Mars rover-a, Gale kraterrean, doitasunezko lurreratze-teknologia erabiliz. Horri esker, Marteko eskualde intrigagarrienetako bat helmuga bideragarri bihurtu zen lehen aldiz.

JAURTIKETA ETA MARTERATZEA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurtiketa 2011ko azaroaren 26an ein zen Cañaveral lurmuturran, Floridan. 2012ko abuztuaren 6an Curiosity ailegatu egin zen Martera.

Marteratzeko, MSL-ak profil bakarrra erabili zuen jaitsierarako eta marteratzerako. Hau diseinatu zuten jakinda atomsfera martetarra oso mehea dela jausgailu arruntentzat baina lodiegia suzirien dezeleraziorako. Rover honen pisuak, arazoak sorrarazi zizkien ingeniariei inoiz ez zelako pisu horretako ezer bidali Martera.

Marteratzeko, rover-ak lau etapa zituen: sarrera gidatua, jausgailuko jaitsiera, motorizatutako jaitsiera eta marteratzea airezko garabiarekin. Prozesu honi “terrorearen zazpi minutuak” deitu zioten misioko taldekideek.

MARTEN:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin Marten, lehen mailako 23 hilabeteko misio bat hasi zuen Curiosity-k. Misio honen lehenengo 8 hilabetetan, bere helburu nagusia lortu egin zuen, zihurtatu mikrobioen bizitza mantentzeko gai den Martek.

Gaur egun, rover-ak bertako hainbat zonaldeetako geologia eta ingurumena aztertzen jarraitzen du.

URTEETAN ZEHAR EGINDAKOA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    • 2012: 400m desplazatu zen bi hilabetetan eta bertan, Marteko hainbat arroka aztertu zituen.
    • 2013: Beste arroka batzuk aztertu zituen eta Marteko atmosferako datuak bildu eta bidali egin zituen. Ondorioz, NASA-k ondorioztatu zuen Marten metano falta daukala.
    • 2014: Harri batzuk zulatu zituen eta hauen laginak bildu zituen. Gainera, lehen molekula organikoak aurkitu zituen.
    • 2015: Beste harri batzuk zulatzen eta aztertzen aritu zen eta Marten nitrogenoa dagoela ikusi zuten.
    • 2016: Harriak zulatzen eta argazkiak bidaltzen jarraitu zuen.
    • 2017: Hainbat arazo izan zituen gurpiletan eta besoetan baina, urtean zehar, arazo hauek konpontzea lortu zuten.
    • 2019:Zonalde berri bat esploratu zuen eta hango harriak aztertu egin zituen.

ROVER-A:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Curiosity NASA-ko Marteren Esplorazio Programako (Programa de Exploración de Marte) parte da eta Martera bidalitako tresna aurreratuena da. Diseinatuta dago Marteko lurzorua eta haitzak jasotzeko eta osagai kimikoak (karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa, oxigenoa, fosforoa eta sufrea) biltzeko.

Curiosity-k 90 m/h-ko abiadurara joateko gai da eta isotopo erradioaktiboko energia sistema batekin funtzionatzen du. Sistema honek energia sortzeko gai da plutonioaren desintegrazio erradioaktiboak sortzen duen energiaren berotik.

Curiosity-ak 90 metro orduko abiaduran bidaiatu dezake sei gurpileko "balantzin-bogie" sisteman. "Bogie" terminoa trenbide sistema zaharretatik dator. "Bogie" bat gurpil bidezko lurreratze-tren bat da, eta biratu egin daiteke bide batean zehar kurbatzeko. "Balantzin" terminoa diferentzialaren diseinutik dator. Diferentzialak ibilgailuaren gorputza orekan mantentzen du, eta, horri esker, "oszilatu" egiten du gorantz edo beherantz, gurpil ugarien posizioen arabera.

ROVER-AREN HAINBAT ATAL:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rover honek atal ugari dauzka herrialde ezberdinetan eginak, horien artean:

  • Hainbat kamara ezberdin.
  • X izpietako espektometroa.
  • Laginak analizatzeko tresnak.
  • Erradiazio-ebaluazio detektagailua
  • Ingurumen-monitoretza terna mugikorra.