Cañaveral lurmuturra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cañaveral lurmuturra
Cape canaveral.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 28° 27′ 20″ N, 80° 31′ 40″ W / 28.455555555556°N,80.527777777778°W / 28.455555555556; -80.527777777778Koordenatuak: 28° 27′ 20″ N, 80° 31′ 40″ W / 28.455555555556°N,80.527777777778°W / 28.455555555556; -80.527777777778
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lurraldea Florida
Ur-gorputza Ozeano Atlantikoa

Cañaveral Lurmuturra (ingelesez Cape Canaveral) 1950etik, AEBen jaurtigune nagusia da, aktibitate espazialen gune nagusia. Geografiaren ikuspuntutik, Ozeano Atlantikoan hedatzen den irtenune estu bat da, Florida estatuan.

Misil jaurtiketarako base bezala, bere aktibitatea 1950eko uztailak 24an hasi zuen, V2 suziri eraberrituekin. Tokia, paregabea zen, jaurtiketak, ekialderantz egiten baitziren, eta, honela, misilak errez jarrai zitezkeen euren igoeran eta itsasoan erori inori kalterik eragin gabe.

Gaur egun, irtenune hareatsu hura, jaurtiketa arrapala ugariz betea dago, eta laborategi eta kontrolgune ezberdinekin lotzen duten errepide sare trinko bat du. Ingurua, neurri batean, NASAk kontrolatzen du, egitarau espazial zibilez arduratzen den estatubatuar organismo espaziala, eta beste erdian, AEBetako Aire Armadak, militarrez arduratzen dena.

1964an, inguru guztia, Kennedy Lurmuturra bezala berrizendatua da, aurreko urtean hila izan zen AEBetako presidentearen omenez. Baina, hamar urte beranduago, protesta ugariren ondorioz, berriz Cañaveral Lurmuturra deitua izan zen, eta Kennedy izena, NASAren gune espazialarentzako baino ez zen geratu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cañaveral lurmuturra Aldatu lotura Wikidatan