Txikipedia:Marta Untzue

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marta Untzune Urdanitz 1988ko uztailaren 4ean jaio zen. Nafarroar futbolaria da. Zelai edian edo eskubialdeko defentsan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian hasi zen baloiari ostikoak ematen. Berehala nabarmendu zen, eta Osasunak fitxatu zuen. 2003 eta 2006 artean bertan jokatu zuen. Bartzelonaren eta Athleticen eskaintzak jaso zituen, eta Bartzelonara joatea erabaki zuen Elba ahizpa bikiarekin batera. Han egindako lehen sasoian, Bigarren Mailara jaitsi ziren, baina, ordutik, gora egin zuten.Taldearen profesionalizazioa bizi izan du. 2015etik taldeko kapitaina da.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak
Bartzelona Futbol Kluba 2006-2018
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa 2014
Athletic Club 2018