Wikipedia, Entziklopedia askea
San Mames, Athleticen estadioa

Futbola Bilbora jokalari talde bik eraman zuten, biek Erresuma Batuarekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritu eta Bilboko Inglesen Lanadan jokatu ohi zuten britainiar langileak eta Erresuma Batuko eskoletatik itzulitako euskal ikasleak. 1890eko hamarkadaren hasieran langileek Bilbao Football Club izeneko taldea sortu zuten. Tartean, 1898an Zamacois Gimnasio inguruan zebiltzan ikasleek Athletic Club sortu zuten. 1901ean Bilboko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.

1902an Bilboko klub biak elkartu eta Bizkaia izeneko taldea sortu zuten, lehendabiziko Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartzeko. Garaipena lortu zuten finalean FC Barcelona mendean hartu eta gero. 1903an klub biek bat egin zuten eta Athletic Club de Bilbao izena jarri zioten klub berriari. Urte berean, Madrilen zegoen euskal ikasle talde batek Athletic Club de Madrid sortu zuen, gero Athletico de Madrid izango zena. Klubaren jaiotze datak eztabaida piztu izan du futbol historialarien artean: klubak berak 1898. urtea dela esaten du, beste batzuek 1901. urtea aukeratzen dute eta gainontzekoek, berriz, 1903. urtearen alde egiten dute.

Hainbat txapelketa irabazi dituzte:

Liga Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (8): 1929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84.
  • Txapeldunordea (7): 1931-32, 1932-33, 1940-41, 1946-47, 1951-52, 1969-70, 1997-98.

Errege Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (24): 1902, 1903, 1904, 1910, 1911, 1914, 1915, 1916, 1921, 1923, 1930, 1931, 1932, 1933, 1943, 1944, 1945, 1950, 1955, 1956, 1958, 1969, 1973, 1984.
  • Txapeldunordea (15): 1905, 1906, 1907, 1913, 1920, 1942, 1949, 1953, 1966, 1967, 1977, 1985, 2009, 2012, 2015.

Superkopa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1984, 2015
  • Txapeldunordea (2): 1983, 2009

Eva Duarte Kopa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1950
  • Txapeldunordea (1): 1945

SAN MAMES

Artikulu hau 2013an inauguratutako Bilboko Athletic Klubaren estadioari buruzkoa da; antzinako estadioa gaitzat duena beste hau da: San Mames (1913-2013)

San Mames Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Club taldearen San Mames (1913-2013) zaharra ordezkatu duen futbol estadio berria da. Herri hizkeran Katedrala ezizenez ezaguna da. Estadio honen eraikuntza eta ustiaketa kudeatzen duen elkartea San Mames Barria, E.M delarik. César Azkarate arkitektoak diseinatu eta IDOM enpresak proiektua kudeatu dute.


2018/19 demboraldiko plantilla:

Atezainak:

Alejandro Remiro(1)

Iago Herrerin (13)

Unai Simon(25)

Atzelariak:

Unai Nuñez(3)

Iñigo Martinez(4)

Yeray Alvarez(5)

San Jose(6)

Yuri Berchiche(12)

Ander Capa(21)

Mikel Balenziaga(24)

Hodei Oleaga(25)

Erdilariak:

Beñat Etxebarria(7)

Ander Iturraspe(8)

Iñigo Cordoba(11)

Markel Susaeta(14)

Iñigo Lekue(15)

Dani Garcia(16)

Mikel Rico(17)

Oscar de Marcos(18)

Raul Garcia(22)

Unai Lopez(23)

Peru Nolaskoain(31)

Oihan Sancet(34)

Aurrelariak:

Kenan Kodro(2)

Iñaki Williams(9)

Iker Muniain(10)

Ibai Gomez(19)

Aritz Aduriz(20)

Gorka Guruzeta(30)