Txikipedia:Martina Müller

Wikipedia, Entziklopedia askea

Martina Müller 1980ko apirilaren 18an jaio zen Kassel, Alemanian. Futbolaria da.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martina Müller

Aurrelaria da. Alemaniako hainbat klubetan jokatu zuen: FSV Frankfurt, SC 07 Bad Neuenahr eta Wolfsburg VfL, azkenengo honetan bere “prime”a lortu zuen, 210 partidutan 138 gol sartu zituen. Alemaniako selekzioarekin ere aritu zen. Debuta 2000. urtean egin zuen Estatu Batuen kontra. Bertan, 101 partidutan 37 gol sartu zituen. UEFA Champions League-en bi finaletara iritzi zen. Lehenengoa Olympique Lyonen (OL) aurka jokatu zuen, gol erabagarria sartu zuen penaltiz. Bigarrenean, bi gol sartu zituen, garaipena gola barne, 4-3koa. Txapelketan 10 gol sartu zituen. 2014/15. amaieran, bere ibilbidea bukatu zuen, halere, 2021/22 berriro hasi zen jokatzen TSV Barmke-n.[1]

Taldekako garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko txapelduna izan zen 2003an eta 2007an, Europakoa ere  2001an eta 2009an, Alemanian, bere herrialdean 2013an eta 2014an. 2004an domina olimpikoa irabazi zuen, Txapeldunen ligako irabazlezlea 2013an eta 2014an eta DFB kopako irabazlea 2013an eta 2015an izan zen.[2]

Banakako garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zillarezko erramu hozstoa irabazi zuen, Alemaniako Errepublika Federalean ematen den saririk gorena. Lorturiko beste sari bat 2008 ko Saxonia Beheko Kirol Domina izan zen (Saxonia beheko sari garrantzitsuena da) eta urte hartan estatu bereko urteko kirolaria titulua lortu zuen: Saxonia Beherea urteko futbolaria. 2013. urtean Urteko Emakumezko Futbolaria titulua lortu zuen. Bere sari berriena 2014. urtean lortu zuen, 2014ko Europako Futbolariaren Sariaren txapeldunordea bihurtu zen eta.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) Martina Müller (Fußballspielerin). 2021-11-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Alemanez) Martina Müller (Fußballspielerin). 2021-11-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. (Alemanez) Martina Müller (Fußballspielerin). 2021-11-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).