Txikipedia:Maskarita

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maskarita, beste hainbat bezala, altsasuko inauteri herrikoian parte hartzen duen pertsonaia bat da, gaur egun inauteri egunean desfilean ibil ohi dira. Pertsonaiari izena ematen diona bere jantziak duen zapi bat da, maskara moduan jartzen dutena. Besteak bezala, ez dakigu haien jatorria edo ta noizkoa den pertsonaia hau.

Janzkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maskariten jantzia oso xinplea da, eta horregatik dira hain deigarriak. Ohial bat daramate jantzita gorputz osoa tapatuz txorkatileraino, normalean koloretakoa izan ohi da. Eta aurpegia tapatuta izaten dute tela txuri moduko batekin, ez da guztiz gardena baina ezta ere guztiz txuria. Jarrita ikusteko modukoa da. Puntilozkoa.

Eskuak gerrian izaten dira, estaliak noski, esku bakoitza kontrako gerrian jartzen da, hau da, ezkerrako eskua eskubiko gerrian eta eskubiko eskua ezkerreko gerrian, gurutze hantzeko bat eginez.

Eginkizuna eta jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien eginkizuna gaur egun argia ez izan arren , batzuetan jantziak dituen bi zuloetatik (gerri aldean) jendea izutu edo sustoak ematen dituzte. Baina altsasuko batek dioenez, Enrike Zelaiak hain zuzen ere, lehengo inauterietan, rolik ez zegoela, ez zegoela pertsonairik desfilatzen eta ezta ere ikuslerik, hori zihoen. Lehen, egun horretan jendea mozorratu eta kalera irteten zen. Ez zegoen ibilbiderik, jendea aske ibiltzen zen kaleetan zehar eta momotxorroekin batera maskaritek mozorratuta ez zegon jendea jo, izutu eta gutxiestu egiten zituzten. Maskaritek gainera soinuak egiten zituzten, mamuen soinu antzekoa egiten zuten "uuuuu"; honetaz gain beste bi soinu gehio ere egiten zituzten, irrintziak eta bele soinuak ere. Misteriotsuak.

Gaur egun, galtzera egon den pertsonaia bat izan da, geroz eta jende gutxiago mozorratzen delako. Baina inauteri zaharrean forgatua dago maskaritek momotxorroen indarra izan zutela eta baita ausardi, arrotasun, eta biolentzia puntu hori ere.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inauteriak gaur egungoak ez zirenean, egun beldurrgari, eroa eta energiaz beterikoa zen. Herriko agureek diotenez, maskaritak momotxorroekin batera jendea jo egiten zuten, eta maskaritentzat hain zuzen bazegoela kanta edo esamolde moduko bat. Mozorratu gabeko jendeak hau esaten homen zioten maskaritei: "Maskarita me conoces?" eta maskaritak zera zion "No por que tiras coces". Ez du zentzurik, baina hori esaten zela diote.