Txikipedia:Momotxorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Momotxorroa akelarrean

Momotxorroa, Altsasuko inauterietako pertsonai nagusietariko bat da, eta Urdiainen momoxarro bezala ezagutzen da. Momotxorroa gizaki eta zezenaren batura da,eta bere helburua jendea izutzea da. Momotxorro hitza, bi hitzez osaturikoa da. Burundan, (Ziordi, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi), euskalki bat dago (gaur egun Urdiainen bakarrik erabiltzen da.) eta euskalki horretan, "momok" mamu esan nahi du eta "txorrok", txarra esan nahi du. Beraz, bien arteko batura mamu txarra esan nahi du.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momotxorroa, Euskal Herrira, zehazki zein momentutan agertu zen, ez dakigun arren, badakigu, Espainian zehar eta bereziki, Espainia iparraldean, momotxorroen aztarnak aurkitu zituztela. Horrez gain, Europako beste leku batzuetan, hauen aztarnak agertu dira. Gainera, Altsasuko Enrike Zelaiak, Altsasuko inauterietako aintzindariarenak, azaltzen du Erdi Aroan, gutxi gora behera, azaldu zela pertsonaia Altsasura.

Janzkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momotxorroen janzkera

Momotxorroen janzkera, nahiko arraroa, baina polita da. Lehenik eta behin, ipuruko bat jazten dute aurpegia estaltzen duena, ipuruko horren gainean, zezenaren, bi adar dauzka, eta ipurukotik, narru bat zintzilikatuta daramate, gehienetan narru hori, ardiaren ilea izaten da. Narru hori eltzeko, 2-3 eta askotan 4 zintzarri jartzen dituzte, soinua sortzeko. Ondoren mantal txuri zahar bat, odola botatzeko, maon pantaloiak, zatak eta amaitzeko, sarda handi bat, eramaten dute eskutan, baita ere, odolez beterik.

Rola Inauterietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien rola edo egiten dutena, Altsasuko inauterietan, lehen azaldu dudan bezala, nahiko argi dago, bereziki jendea ez dagona mozorratuta, izutzea da. Baina, baita ere, sardarekin lurrean jotzen dute, lurra esnatzeko edo pizteko.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdiaingo momoxarroen abestia

Urdiainen, bereziki, abesti hau erabiltzen da, mozorratuta dagoena tentatzeko.

"Momoxarro xirri kiti xarro, esportero molinero. Zaia janda putza, bero arre compañero."