Txikipedia:Mayim Bialik

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mayim Bialik Californian jaio zen 1975 eko abenduaren 12an. Estatubatuar aktore, idazle eta doktorea da. Ezaguna da, batez ere, 90eko hamarkadaren hasierako Blossom Russo komedian egindako lanagatik eta The Big Bang Theory telesailean jokatutako Amy Farrah Fowler rolagatik.

Mayim Bialik 2013an

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayim Bialik Californian jaio zen, eta bere aktore ibilbidea 80ko hamarkadaren amaieran hasi zuen. Bere lehen papera Pumpkinhead beldurrezko filmean izan zen 1988an, eta The Facts of Life filmean ere agertu zen gonbidatu gisa.

1988 zinemagintzan hasi zen, ‘Eternamente Amigas’ pelikulan pertsonaia bat interpretatzen. Pelikula honetan egindako interpretazioari esker, ‘Young Artist Award’ saria irabazi zuen urte horretan.

Urte batzuk geroago, Bialik bere ikasketetan zentratzea erabaki zuen eta antzerkian paper txikiak antzeztera baino ez zen itzuli. 2000. urtean neurozientzian eta judutar eta hebrear ikasketetan graduatu zen. 2007an neurozientzian doktoretza lortu zuen.

2010ean The Big Bang Theory komedia-sailaren hirugarren denboraldiko azken atalean agertu zen. Bertan, Amy Farrah Fowler antzezten du, Sheldon Cooperren antzeko nortasuna duen neska. Laugarren denboralditik aurrera telesaileko pertsonaia errepikaria bihurtu zen. Gaur egun pertsonaia nagusien zerrendan dago.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.ecured.cu/Mayim_Bialik