Wikipedia, Entziklopedia askea

Meninak

Velázquezen Meninak margolana (1656).

Meninak (gaztelaniaz, Las Meninas) Diego Velázquez margolari espainiarrak 1656an egindako koadro edo margolan bat da. Gaur egun Madrilgo El Prado museoan dago.

Diego Velazquez 1599. urteko ekainaren 6an jaio zen Sevillan, eta 1660. urtean hil zen, abuztuaren 6an, Madrilen. Andaluzian bizi izan zen, eta bere bizitzan zehar oso margolari famatua izan zen. Bitxitasun moduan, lehenengo abizena bere amarena hartu zuen.

Koadroan jauregiko gela handi bat ageri da. Ezkerraldean Velazquez bera ageri da, pintzel bat eskuan duela, margotzen. Aurrealdean sei pertsona ageri dira, erdialdean bi eta atzealdean, atean, beste pertsona bat. Aurrealdean, eskuinean, txakur bat ere ageri da. Pertsonarik deigarriena erdialdean dagoen neska ilehoria da, eta alboan dituen pertsonak meninak dira, hau da, bere zerbitzariak. Ezkerraldean dauden bi pertsonak nanoak edo ipotxak dira.