Andaluzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Andaluziako Autonomia Erkidegoa
Comunidad Autónoma de Andalucía

Autonomia erkidegoa
Andaluziako bandera Andaluziako armarria
Hiriburua Sevilla
Probintziak Almeria
Granada
Huelva
Jaen
Kadiz
Kordoba
Malaga
Sevilla
Herritarra andaluziar
Localización de Andalucía.svg
Eremua
- Espainiaren
87.268 km²
% 17,2
Biztanleria
- Espainiaren
Dentsitatea
7.975.672 (2006)
% 17,80
89,71 bizt/km²
ISO 3166-2 ES-AN
Estatutua 1982ko abenduaren 11
Presidentea Susana Díaz (PSOE)
Hizkuntza ofiziala(k) gaztelania
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan

61 eserleku
40 eserleku
www.juntadeandalucia.es

Andaluzia[1] (gaztelaniaz eta ofizialki Andalucía) Espainiako autonomia erkidegoa eta nazionalitate historikoa da, Iberiar Penintsularen hegoaldean kokatuta dagoena. Hegoaldean Gibraltar eta Ozeano Atlantikoarekin egiten du muga, iparraldean Extremadura eta Gaztela-Mantxarekin, ekialdean Murtziako Erkidegoarekin eta mendebaldean Portugalekin.

Andaluziako autonomia erkidegoko gobernu erakundeari Andaluziako Junta deritzo.

Etimologia

Arabieratik "al-Andalus", Andaluzia musulmanaren izena 711tik 1492ra. Kristauak itzultzean izen hori heman ziztaion penintsularen hegoaldeari, eta ondoren konkistatutako azteneko lurraldeari bere bertsio kristaua jarri zioten izen bezala.

Nahiz eta "Bandalo" hitzetik datorren eztabaidatu den, "Al-Andalus" izena numismatika musulmanean lehen aldiz agertzen da, okupazioaren ondoren, Al'Andalus Hispaniarekin erlazionatzen delarik Andaluzian aurkitutako txanpon ugaritan, bi izenak esanahi berdinarekin agerten direlarik. Aurkeztutako hipotesietako batek zera dio: Bandaloak penintsularen hegoaldean egon ziren denboraldi batez eta Afrikaren iparraldera iritsi ziren. Iparafrikarrek penintsulatik zetozela ikusita, hango lurrei bandaloen izena eman zieten. Ez dago Vandalucía hitzaren arrastorik, baina eboluzioa logikoa litzateke bertako hizkuntza ikusita, izan ere genitiboak u- partikula hitzaren hasieran ezarriz sortzen dira. Vandalo hitza uandalo esaten zenez erraz nahas daitezke "tarmort uandalo" (uandaloen lurra) eta "tamort u-andalos" (andaloen lurra). Geroago penintsulara iristean lurraldeari Al- partikula gehitu eta "Al-Andalus" deituko liokete.

Geografia fisikoa

Andaluzia Espainiako Erkidegoen artean azalera gehieneko bigarrena da Gaztela eta Leonren atzetik eta biztanle gehien duena da.

Erliebea

Andaluziako erliebea hiru zatiz osatua dago:

Klima

Andaluzia klima mediterranearen barne dago, nahiz eta Andaluzia guztiak ez duen klima bera.

Euria gutxitzen joaten da mendebaldetik ekialdera, Andaluzian aurkitzen delarik Iberiar Penintsulako hegoaldeko leku euritsuena (Grazalemako mendikatea, 2138 litro urteko) eta Europako lehorrena (Gatako lurmuturra, 117 litro urteko).

Urteko 75 egun ingurutan egiten du euria, 50 arteraino jaisten delarik zonalde lehorrenetan. Andaluziako lurralde gehienetan urteko 300 egun eguzkitsu baina gehiago egoten dira.

Urteko batezbesteko tenperatura 16 Â°Cen gainekoa da, Malagako 18,5ºtatik Baezako 15,1ºtara. Hilabete hotzena urtarrila da eta beroena abuztua.

Hidrologia

Guadalquivir ibaia Kordobatik igarotzean.

Andaluziako ibaiak isuarialde atlatiko eta mediterraneokoak dira. Atlantikoan Guadiana, Odiel-Tinto, Guadalquivir eta Guadalete-Barbate eta mediterraneoan hegoaldeko ibaiak isuritzen dira.

Andaluziako ibai garrantzitsuenak:

Biztanleria

Andaluzia biztanle gehien dituen Espainiako erkidegoa da, 2005ean 7.829.202 biztanle inguru zituelarik. Biztanleak gehien bat probintzia hiriburuetan eta kostaldean aurkitzen dira. Biztanleen erdia 50000 biztanle baino gehiagoko 26 hirietan bizi da.

Biztanle koporua dela eta hurrengo lurraldeak izendatzea komeni da:

  • Sevillako ingurua (1.300.000 biztanle)
  • Málagako ingurua (1.000.000 biztanle)
  • Kadizeko badia (620.000 biztanle)
  • Granadako ingurua (450.000 biztanle)

Banaketa administratiboa

Andaluzia zortzi probintziatan banatzen da 1833ko Zatiketa Probintzialaren Dekretuaren arabera, Javier de Burgosek egindakoa. Probintziak era berean 770 herritan zatitzen dira. Zortzi probintziak hauexek dira:

Kirolak

Sevilla FC, Real Betis, Cadiz CF, Malaga CF, Córdoba CF, Recreativo de Huelva, Granada CF eta UD Almería ditugu lurraldeko futbol talde nagusiak.

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andaluzia Aldatu lotura Wikidatan