Wikipedia, Entziklopedia askea

Mesozoikoa

Eduki-taula

Lurra, Triasikoaren bukaeran, zatitzen hasi zen: Laurasia iparraldean eta Gondwana hegoaldean.

Mesozoikoa Lurraren historiaren barruko garai geologiko bat da. Gutxi gorabehera, 185 milioi urte iraun zituen, duela 245 milioi urte hasi eta orain dela 65 milioi urtera arte. Hiru aldi nagusitan banatzen da aro mesozoikoa, zaharrenetik berrienera: Triasikoa, Jurasikoa eta Kretazeoa.

Mesozoikoan, aurreko aroetan baino bizidun gehiago egon ziren. Ammoniteak eta belemiteak garatu ziren, baina batez ere, narrastiak garatu ziren. Horregatik, askotan mesozoikoari narrastien aroa deitzen zaio.

Garai honetan, Pangea izeneko superkontinentea zatikatzen hasi zen, Afrika bereiziz lehendabizi eta, gero, Euramerika; garaiaren amaieran, Hego Amerika eta Madagaskar Afrikatik banandu ziren eta Australia Antartikari lotua zegoen. Bizitza izugarri ugaldu zen Lurrean. Dinosauroen garaia da, baina baita ugaztunak eta hegaztiak agertu ziren garaia. Lehen landare loredunak ere agertu ziren.