Txikipedia:MiMi Aung

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mimi Aung[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mimi Aung

Mimi Aung 1968an jaio zen Illinoisen, Amerikako Estatu Batuetan.  Bi urte zituenean, Birmaniara (gaur eguneko Myanmarrera) itzuli zen gurasoekin, bertakoak baitziren.

16 urterekin AEBetara itzuli zen bere ikasketak jarraitzeko asmoz.

Espazio zientzian interesa piztu zitzaion institutu britaniar baten batxilergoko ikaslea zen bitartean eta ingeniaritza elektronikoa ikasi zuen Illinois estatuko Urbana Champaign-eko Unibertsitatean, eta master titulua jaso zuen 1990ean.

Txorroko Propulsioko Laborategiko (Jet Propulsion Laboratory- JPL) proiektuko zuzendaria izateaz gain, Martera bidalitako Ingenuity Helikopteroaren  taldeko ingeniari nagusia da, 2021eko apirilaren 19an aireratu zen lehen hegazkin estralurtarra.

BBC katean munduko 100 emakume nabarmenenen artean egon zen. Gainera, JPL gelan webcam bat instalatu zuen. herritarrek helikopteroaren garapena ikusteko aukera izan zezaten.