Txikipedia:Michelle Bachelet

Wikipedia, Entziklopedia askea

Michelle Bachelet[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere burua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verónica Michelle Bachelet Jeria  Santiagon, Chilen, jaio zen 1951ko irailaren 29an.

Medikuntza ikasi zuen bertako unibertsitatean. Izatez, mediku pediatra da, baina politikari txiletarra izan da garai ezberdinetan.Txileko Alderdi Sozialistaren kide da.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michelle Bachelet

1973an Michael Bacheleten aita atxilotu zuen diktadura militarrak eta kartzelan hil zen. 1975ean Michael eta bere ama Angela ere atxilotu eta torturatu egin zituzten, kartzela berberean. Orduan, erbesteratu ziren.  1979an Txilera itzuli ziren.

Lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere burua presidente gai aurkeztu zuen eta 2006ko martxoaren 11n hauteskundeak irabazi zituen. Ondorioz, 2006-2010 legealdirako presidentea izan zen. Presidente postua lortu zuen lehen emakumea izan zen. Presidente izan baino lehen, Osasun ministroa izan zen 2000 eta 2002 artean, Ricardo Lagosen gobernuarekin, eta ondoren, 2002 eta 2004 artean Defentsa ministroa izan zen.

Genero berdintasunaren NBEko (Nazio Batuen Erakundea)  ardura ere izan du.