Txikipedia:Migratzaile klimatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Migratzaile klimatikoa, ingurumenagatik edo klimagatik migratzera edo bere jaiotza lurraldetik ateratzera behartuta dagoen pertsona bat da, bere bizilekua azkar edo epe luzean aldatu delako; besteak beste, lehorteak, desertifikazioa, itsas mailaren igoera izan daitezke migrazio horren jatorria, askotan klima-aldaketaren ondorioak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadan, ingurumenarengatik errefuxiatuen kopurua 25 milioi ingurukoa zela kalkulatu zen. Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldearen (IPCC) arabera, 150 milioi errefuxiatu egongo dira 2050ean, batez ere itsasertzeko uholdeek, kostako higadurak eta nekazaritzako arazoek eraginda.

Ingurumenarengatik, migrazioa handitu egin da, XXI. mendearen lehen hamarkadan, eta arduradun politiko, zientifiko sozial eta ingurumenekoen kezka bihurtu da. Arduradun horiek klima-aldaketaren eta, oro har, ingurumen-inpaktuaren balizko gizarte-adarkatzeak kontzeptualizatzeko ahalegina egiten ari dira.