👶 Jaiotza 1990eko azaroaren 10a Badalona |
🔨 Lanbidea igerilari |
📷 Argazkiak ikusi |
Mireia Belmonte Garcia Badalonan (Bartzelona) jaiotako igerilari ospetsua da, 1990eko azaroaren 10ean jaioa. Bere bizitza gehiena Badalonan igaro arren aita Granadakoa da eta ama Jaenekoa. Sari ugari irabazi ditu: olinpiar jokoak, mundialak eta europeoak.
Guztira hiru olinpiada ezberdinetan parte hartu du: lehena Pekinen (Txina) haren debutarekin amestuz (2008), bigarrenean zilarrezko bi domina irabazi zituen Londresen (2012) eta hirugarrena eta azkena Rio de Janeiron (Brasil) urrezko domina bat irabaziz (2016).
Igeriketa alde batera utzita Murtziako Unibertsitatean ere ikasia da, publizitatea eta erlazio publikoen gradua hain zuzen. Igeriketa munduan lau urterekin hasi zen igerian eta urte batzuk geroago goi-mailako zentro batean sartzeko aukera izan zuen, non bertan sei urte iraun zituen lehen sariak irabazten zihoan bitartean.
Aldarrikapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012.urtean- Zilarrezko bi domina (Londres)
- 2013.urtean- Kirol sari nazionala, Espainiako atleta onena
- 2015.urtean- Zilarrezko domina bat
- 2016.urtean- Urrezko domina bat (Rio de Janeiro, Brasil)
Marka onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 400metro libreetako igerileku motzean (2013ko abuztuaren 11an)
- 800metro libreetako igerileku motzean (2013ko abuztuaren 10ean)
- 1500metro libreetako igerileku motzean (2014ko abenduaren 12an)
- 200metro tximeleta igerileku motzean (2014ko abenduaren 3an)
- 400metro estiloetan igerileku motzean (2017ko abuztuaren 12an)