Txikipedia:Miren Bartolome
Miren Bartolome, Iruñekoa da eta 1998an jaio zen. Pertiga jauzia egiten duen atleta da, Miren.
Bere kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2017an, Espainako errekorra lortu zuen, 20 urtetik beherako kategorian, 4,30m jauzi eginez. 2018an, Espainiako txapelduna izan zen, 23 urtettik beherako kategorian, bi lorpen hauek aire zabalean.
2020ko otsailean, txapelduna izan zen, pista estalian, 4,32ko jauzia egin zuen Ourensen.
Urte horretan, oso indartsu aritu zen, COVID-19a iritsi arte
Bizkarreko mina zuela eta, 2021ean Espainiako txapelketan, kanpo geratu zen aire zabalean, geroago, zilarrezko domina lortu zuen pista estalian, 4,38mko jauziarekin, eta jauzi horrekin Nafarroako Indoor errekor berria lortu zuen. Mirenek ezin izan zuen aurreko titulua errepikatu, baina zilarra lortu zuen lehiaketa ikusgarri batean.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Miren Bartolome. 2023-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).